'Itsasoak sortzen zaituan horretan', Arte Eszenikoen XXV. Max Sarien goiburua

Bizkaie! 2022-05-06 07:55   Kulturea

Hitzordua 2022ko bagilaren 6an izango da Maóko Antzoki Nagusian.

SGAE Fundazinoak XXV. Arte Eszenikoen Max Sariak iragarteko kartela eta goiburua aurkeztu ditu. Balearetako sortzaile bik, Josep-Pere Peyró antzerkigile eta zuzendari eszenikoak eta Mar Aguiló Jantza Konpainia Nazionaleko jantzagileak egingo ditue aurkezle lanak.

Menorcako Max Sariak emoteko ekitaldia datorren bagilaren 6an izango da da, Maóko Antzoki Nagusian. SGAE Fundazinoak atonduta, honako honeen babesa dabe: Illes Balerseko Gobernua, Menorcako Consell Insularra, Menorcako Turisme Fomente Fundazinoa, Kultura eta Kirol Ministerioa INAEM Instituaren bidez, baita Eulen eta Ernest & Young taldeak be. Ekitaldia 20:00etatik aurrera emongo dau RTVEko La 2 kateak, Canal Internacional eta RTVE Play kateen bidez be zabalduz.

Itsasoak sortzen zaituan horretan, XXV. Max Sarien goiburua

Belaunaldi eta disziplina bi baina mezu bakarra: Itsasoak sortzen zaituan horretan. Mediterraneo itsasoa aukeratun dogu joanaldia eta oraina batzen dituan eta gure arteen etorkizuna iragarten dauen espazio sinboliko erraldoi legez. Dana itsasotik dator eta dana itsasora doa, hori gure goiburu artistikoa litzateke. Gainera, komunidade oso baten jai-topaketea ospatu nahi dogu, pandemiaren ondorioz urte biko zulotik urtetan dagoan momentuan. Munduari esaten deutsagu: hemen jarraitzen dogu: aktiboak eta sortzaileak gara, nahiz eta etorkizun ilunaren aurrean egon. Baikorrak gara eta geugan sinisten dogu, dinoe ekitaldiaren arduradun artistikoek.

Max Sarien ekitaldi bat lehenengo aldiz hartuko dau Maóko Antzoki Nagusiak eta hortxe baleareetako kultur adierazpenari keinu argiak egingo jakoz: Sariak emotea Balear Ugarteetako lurraldean dagoan kultura eszenikoaren aberastasuna erakusteko aukera bat da, kultura hau tradizino luze batetik datorrela arte eszenikoen munduan, ia dana mundu heleniko klasikoagaz hasi baitzan gogararazo dau Peyrok. Sariak emotea tradizinotik edaten dauen Mediterraneo bategaz parekatu nahi dogu, Mediterraneo liriko bategaz, kultura ugari batzen diran lekuan. Horren guztiaren erakusketea egin nahi dogu. Joanaldiaren izenean hainbat petsonaia konbidau ditugu: Afrodita, Antigona edo eta Lorca eta Shakespeare autoreak. José Luís Alonso de Santos dramaturgo sarituagaz egoteko aukerea izango date guzti-guztiek, alkarren artean barre egin eta ondo pasetako aukerea.

Espainiako opera-antzokirik zaharrenean, lehenengoz

Maóko Antzokia be protgaonista dogu. Opera jardueretarako Espainiako lehen leku eszenikotzat joten da eta zuzendariek musika-lirikan tradizino luzeko publiko bati (Maóri) huts ez egitea espero dabe: Edizino hau Balear Ugarteetan egitea aukera bat da komunidade honetako profesionalak sustatzeko eta ikusarazoteko. Enpresek aurre egin beharreko erronka geografikoa da ugartetasuna. Uste dogu egokia dala Illes Balearsetako Gobernuaren aldetik lortutako laguntzea.

Max Sarien izakera ibiltariak Maóko Antzoki zaharra eroango ditu artistak, esperientzia eta zerbitzu publikorako bokazinoa dauen koliseoa izanik; ez bakarrik Estadu mailako opera-antzokirik zaharrena dalako, baita askotariko programazinoa dauelako, publiko heterogeneoei zuzendua. Bertan, sarritan, erakunde askok euren izakereari jagokozan jarduerak atontzen ditue, esperientzia eta zerbitzua etxeko markak dira. Segurutik, Max Sari zoragarriak izango dira.

Bikote artistiko balearra

Josep Pere-Peyró, Morel Teatro, Cía Pere Peyró eta La Invenció antzerki-taldeen sortzaile, aktore, egile eta antzerki-zuzendaria izan da. Mar Aguiló, bestalde, Jantza Konpainia Nazionaleko jantzaria, koreografoa eta nazinoarteko ibilbide luzeko artistea dogu (Maurice Béjart koreografo ospetsuaren École atelier Rudra Bejart - Lausanne -, bestelako jantzariakaz be egin dau lan, tartean, Nacho Duato eta William Forsythe). Azken urteotan, Aguiló koreografo lez ibili da Jantza Konpainia Nazionalean, Bilboko Guggenheim Museorako eta Thyssen-Bornemisza Museo Nazionalerako piezetan, baita Antzoki Klasiko Nazionalagaz eta Granadako Jantza Jaialdirako be. Horrezaz gan, hainbat diziplinatako artistakaz lan egin dau Movement zuzendari, jantzagile eta jantzari legez. Gaur egun, ELAMOR taldeko koreografo eta zuzendari kreatiboa be bada eta espazio handi ez konbentzionaletarako piezak sortzen ditu, besteak beste, Real Jardi´n Bota´nico dalakoa, Prado Museoa, CaixaForum edo Reina Sofía Museoko Kristal Jauregia. Canal Antzokietan be Stella obra aurkezterik izan dau.

Sari berezi bi

Arte Eszenikoen sari ospetsuenak 25 urte bete ditue eta aurten 20 kategoria eta sari berezi bi emongo ditue: Ohorezko Max Saria, Arte Eszenikoen ekarpen, zabalkunde eta defendiduteagaitik persona baten ibilbidea saritzen dauen autorpena eta, bestalde, Max Afizionatua edo Gizarte izakerako Saria, hau da, konpainia amateurrek edo helburu solidarioakaz dabizanek arte eszenikoak sustatzeko egiten daben lana saritzeko martxan jarritakoa. Lehen kasua José Luis Alonso de Santos antzerkigile eta eszena zuzendariari egokitu jako. Bigarren kasuan, ostera, Paloma Pedrero antzerkigileak martxan jarritako Caídos del Cielo izeneko GKEri buruz gabiz.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu