EHU-k 173 master eta graduondokoetan aurrez izena emoteko epea edegi dau
2022-05-03 09:06 KultureaEpea maiatzaren 14an amaituko da.
UPV/EHU-k iragarri dau 2022-2023 ikasturteko graduondokoetarako aurrematrikulea egiteko epea edegi dauela. Danetara, datorren ikasturtean, 173 graduondoko eskainiko dira: 108 unibersidade master eta 65 berezko titulu. Horreekaz batera, jakintza arlo guztietako ikasgaien katalogo zabala eskaintzen da, barritzaileenak eta euren esperientzia eta ibilbideagaitik finkatuta dagozanak. Titulu horreek guztiek Euskal Unibersidade Sistemearen Kalidade Agentziaren (Unibasq) autorpena dabe.
Unibersidade masterren eskaintzan nabarmentzekoak dira Estaduko eta atzerriko beste unibersidade batzuekaz batera atondutako 25 programak; horreen artean, zortzi Erasmus Mundus master. Horreetako hiruk EACEA agentzia europarraren (Education, Audiovisual and Culture Executive Agency) onarpena barritu dabe. Ondorioz, Erasmus Mundus masterren eskaintza zabalena dauen Estaduko unibersidadeetako bat da UPV/EHU.
Era berean, Euskal Herriko Unibersidadeak prestakuntza dualeko hiru unibersidade master eskaintzen ditu (Fabrikazino Digitala, Sistema Txertatuen Injinerutzea eta Multimedia Kazetaritzea), prestakuntza akademikoa eta enpresetan ordaindutako praktikea buztartzen dituana. Bestalde, aurtengo eskaintzan barriro be nazinoartekotze zigilua daben lau master sartu dira (Hizkuntzearen Azterketea eta Prozesamendua, Kontrola Sare Elektriko Adimentsu eta Sorkuntza Banatuan, Proiektu Zuzendaritzea eta Ekonomia: Aplikazino Enpirikoak eta Politikoak).
Unibersidade masterretan aurrez izena emoteko epea maiatzaren 14an amaituko da eta ezinbesteko izapidea da matrikulea egin ahal izateko.
Berezko tituluen eskaintza zabala
Euskal Herriko Unibersidadeak 65 master eta berezko titulu eskainiko ditu datorren ikasturtean. Era horreetako irakaskuntzek espezializazino handia eta orientazino profesional argia dabe eta etenbako prestakuntzearen bidez egin daitekez. Horretarako, UPV/EHUk egitura modular baten bidez banatzen dau titulazino horreen eskaintzea eta horri esker, behar dan denporarik ez dabenek modu gradualean eta beren aukeren arabera egin leikiez ikasketak. Holan, titulazinoak lortzen joango dira eta horreek goragoko beste batzuk egiteko aukerea emongo deutsee. Beraz, egitura modular horreei jagokezan aditu titulazinoak kontuan hartzen baditugu, 65 titulazino horreek erraz egin daitekez eskaintza espezializatu honek barrubatzen dituan 128 prestakuntza moduluetako batzuk eginez.
UPV/EHU-ren graduondokoen eskaintzearen ezaugarri nagusia laneratze handia da ondokoetan: Enpresen Zuzendaritza eta Kudeaketea (Executive MBA) eta Euskerearen Jaubekuntza, Kudeaketa eta Hizkuntza Praktikak XXI. Mendean titulazinoetan. Azkenik, Euskal Herriko Unibersidadea euskerazko graduondokoak sortzearen alde dago, euskalduntzeari buruzko prestakuntza maila handia behar daben lan munduko esparruetan profesionalak prestatzen laguntzeko: Humanidade Digitalak: Aukera Barriak Ikertzen eta Hizkuntzen Kudeaketa Osasun Arretan: Euskerea Komunikazino Klinikoan.
Montse Maritxalar Graduondokoaren eta Etenbako Prestakuntzearen arloko errektoreordearen eretxiz: UPV/EHUren graduondokoen eta etenbako prestakuntzaren eskaintzea nazinoartekoa eta kalidadekoa da eta, era berean, ingurune sozioekonomikoaren behar askori erantzuten deutse. Unibersidade publikoak lanean jarraituko dau eskaintza hori ahalik eta gehiago bat etorri daiten gizartearen, profesionalen eta ikertzaileen preminakaz. Masterretarako eta graduondokoetarako aurretiko izen emotea maiatzaren 16an hasiko da.
UPV/EHUren graduondokoen eskaintzari buruzko informazino gehiago dozu hemen.
Bizkaiko Campuseko Enplegu Foroa 2022
Maiatzaren 3an, 09:30ean, Bizkaia Aretoan
Bizkaiko Campuseko Enplegu Foroa egingo da Bizkaia Aretoan, Lanbideren laguntzeari esker eta Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Bilboko Udalaren babesari esker. 70 enpresa/erakunde publikok hartuko dabe parte eta 200 bat lan-eskaintza aurkeztuko dira.
Ekitaldiak 66 stand eta jarduera mueta bi izango ditu: alde batetik, sektore ezbardinen arteko mahai-
inguruak atondu ditue eta, bestetik, lana eskaintzen daben enpresak eta lanpostuetarako hautagaiak
hartu-emonetan jarri ahal izango dira profil zehatzen arabera. Era berean, praktikak bilatzeko
enpresakaz hartu-emonetan jarteko aukerea be emoten deutse ikasleei.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!