250 metroko alfonbra gorria Jantzearen Nazinoarteko Eguna ospatzeko

Bizkaie! 2022-04-29 07:55   Kulturea

Jantza ukrainar bat be egingo da, herrialde horri alkartasuna adierazoteko.

Bizkaiko hainbat herritako 18 jantza-eskolek eta hainbat diziplinatako 250 jantza-ikaslek baino gehiagok hartuko dabe parte gaur, apirilak 29, arratsaldeko 18:00etan Bilboko Arenalean egingo dan Danza en la alfombra roja - Jantzea alfonbra gorrian ekimenaren seigarren edizinoan.

Bizkaiko Foru Aldundiak Bizkaiko Jantza Etxearen bitartez eta Danza en la alfombra roja - Dantza alfonbra gorrian lemapean ospatuko dau Jantzearen Nazinoarteko Eguna 2022ko apirilaren 29an; jantzek kalea hartuko dabe diziplina artistiko hau ikusarazoteko eta jantza-irakasleek Bizkaiko akademietan egiten daben lan goraipagarria balioesteko.

Horretarako 250 metroko alfonbra gorria jarriko da Bilboko itsasadarraren ertzean zehar eta Bizkaiko hainbat lekutako 18 jantza eskolek eta diziplina askotako (klasikoa, garaikidea, euskal jantzak, flamenkoa eta urbanoa...) 250 jantza-ikaslek baino gehiagok parte hartuko dabe.

Ospakizuna beroketa ariketakaz hasiko da, arratsaldeko 18:00etan, Arenaleko pasealekuan (Kioskoaren atzean). Bizkaiko jantza akademiek alkarregaz egingo ditue beroketa ariketak. Ondoren, Arenalean jarritako karpa handi batean, estilo askotako aldaketa koreografikoen erakusketa laburra egingo da. Erakusketea amaitzeko jantza ukrainar bat egingo da, herrialde horri alkartasuna adierazoteko.

Parte hartuko daben eskolak:

Estudio de Ballet Clásico TGA (Bilbo-Indautxu).

Ana Lara Jantza Eskola (Getxo-Algorta).

Escuela Igor Yebra (Bilbo-San Inazio).

Academia All Dance (Bilbo-Deusto).

Estudio Danco de Danza (Getxo).

L´atelier Jantza Eskolea (Durango).

Miriam Danza Escuela (Bilbo).

Escuela de Danza Sara Etxebarri.

Ballets Olaeta (Bilbo-Zazpi Kaleak).

Berangoko Udal Jantza Eskolea (Berango).

Escuela de Danza Tamara Blanco (Bilbo-Santutxu).

Attitude Jantza Eskolea (Gorliz).

Dantzerti (EAE).

Andoni Aresti Jantza Eskolea (Leioa).

Ross Jantza Eskolea (Gernika).

Biarte Jantza Eskolea (Basauri).

Estudio Ballet Bilbao Saioa Ibañez (Bilbo).

Escuela Roser Carrés (Bilbo).

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu