Bilboko Euskal Museoak proposamen museografiko identitarioa izango dau
2022-04-28 13:26 KultureaMuseoak bere marka-irudi barria aurkeztu dau.
Bilboko Euskal Museoak eraberritze integrala amaitutakoan izango dauen proposamen museografikoari buruzko zehetasun batzuk aurkeztu ditu. Ekitaldian Jesús Moreno izan da, Bizkaiko erakundearen diskurso barria diseineteaz arduratzen den JMASOC estudioko museografoetako bat. Haregaz batera izan dira Lorea Bilbao Euskal Museoko presidentea eta Euskera, Kultura eta Kirol Saileko diputadua, Gonzalo Olabarria Bilboko Udaleko Kultura zinegotzia eta Sorkunde Aiarza Euskal Museoaren zuzendaria.
Erakundearen museografia barriaren proposameneko zehetasunei jagokenez, euskal kulturearen berezitasuna bere ondarearen bidez irudikatuko daa, ondare horren konserbazinoaren eta transmisinoaren berme baita Euskal Museoa. Idea hori proposamen museografiko barriaren muinean dago, abangoardiatik erroetara igarotzen baita. Espazio bakotxa alkarreraginean dagozan unidade lez proiektau da, ad hoc aukeratu eta diseinautako piezea, erakusketetarako euskarri eta baliabide teknologikoakaz.
Aretoak giro bare, original eta gogoangarriakaitik nabarmenduko dira eta, horreetan, eguneroko objektua autore-altzarien kodeetara hurreratzen diran podium, tarima eta beira-arasen diseinu esklusiboan bermatuko da.
Euskal gomuten irudiak, punta-puntako ekipamendua edo puntu estrategikoetan giro-soinuak erreproduziduteko ekipoak iragarri ditue; hori guztia harmonian dago proposamen bakar, arrazional eta koherentean eta bisitariak euskal kulturea eta haren giltzarriak ezagutzeko eta identifiketako esperientziaren partaide bihurtzen ditu.
Hizkuntza materiala eduki barriztagarri batzuk dituan instalazino iraunkor bati jagokona da eta, horregaitik, materialak erresistenteak eta nobleak dira.
Euskal Museoak hainbat ingurune izango ditu eta, alkarregaz konektauta egon arren, bakotxak bere ezaugarriak eta izakera izango ditu. Alde horretatik, gune handi bi nabarmendu behar dira orain: Miserikordia eta Klaustroa.
Marka barria eta bildumearen lekualdatzea
Euskal Museoaren museografia barria aurkezteko ekitaldian, erakundeak bere irudi barria aurkeztu dau, Euskal Museoaren beraren nortasunaren eta Plan Museologikoan proponidutako Aretx Bizia kontzeptu-metaforearen irudikapenaren oinarrizko hiru zutabetan oinarritzen dela:
- Klaustroa, Museoaren iragana eta oraina ordezkatuz.
- Atari barria, etorkizunaren erakusgarri, Museoak berak bere buruaz emon nahi dauen irudiarena.
- Jasogailua, haretxa bezela, eten barik hazten eta mobiduten dana.
Euskal Museoa erakusketa ibiltaria
Euskal Museoa Bizkaiko hainbat udalerritan zehar ibiliko dan erakusketa ibiltari bat atontzeko lanean dabil gaur egun. Bilbon hasiko da eta erabarritze integralaren proiektua ezagutarazoteko balioko dau. Alderdi arkitektonikoaz gan, erakundeak museografia barriko bildumearen zati bat eta irudi barriaren sorrerea erakutsiko ditu.
Asmoa da erakusketa maiatzean hastea eta hurrengo hilebeteetan kostaldeko eta barrualdeko herrietan zehar bidaiatzea.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!