'Gerra-deklarazinoak' jardunaldiak Patxi Lancerosek aurkeztuko ditu

Bizkaie! 2022-04-28 12:26   Kulturea

Jardunaldiak maiatzaren 2, 9, 16 eta 23an izango dira.

Filosofian doktore Patxi Lancerosek aurkeztuko ditu eta fenomenoari pentsamendu zorrotzenetik heldu nahi deutse.

Astelehenean, hilak 2, Francisco Ferrandiz Martín Antropologiako doktore eta Memoria Demokratikoko Estadu Idazkaritzako aholkulariak parte hartuko dau Memorias de la Guerra, Guerra de la memoria izeneko hitzorduan.

Bilboko Udalaren Bidebarrieta Kulturguneak atonduta, gerrok historian eta memorian izan daben kudeaketearen ingurukoak jorratzea da asmoa. Hitzorduak 19:00etan hasiko dira Bidebarrietako Liburutegiko Areto Nagusian.

Jardunaldiotan gerrea bera, baina baita gatazka mueta guztiak be eta gerrok historian eta memorian daben kudeaketea be, gerrak ez baitira irabazteagaz, porrotagaz edo armistizioagaz amaitzen.

Aurrez aurrekoek historia odoleztatu eta elezaharrak piztu ditu. Hainbat intensidadetakoak (handia, ertaina edo txikia), irismen ezbardinekoak (zibilak, eskualdekoak, mundukoak), tenperatura askotakoak (beroa, epela edo hotza) edo iraupen ezbardinekoak (sei egunetik ehun urtera), asmo ugaritakoak (konkistea, koloniala, defensakoa, askapenekoa, santua), badirudi gerrea giza abenturearen bide gorabeheratsu eta ebitauezina dala eta, akaso, bere joan-etorrien motorra.

Errusiak Ukraina inbadidu izanak eta horren ondoriozko gerrak, momentu honetan Mendebaldearen arretea eskatzen dauenak, pentsarazoten dau gerrea, giza historiaren etenbako jazoera eta prozesua dala.

Begoñako hobi komun bat, oraintsu albiste izan dana, egunotan gerreak ezkutautakoaz ohartarazoten dau. Horren gomutak agertzen diranean, akaso traumak sortzen dira. Hobiak, historia eta memoria izango dira berbagai lehenengo jardunaldi honetan Francisco Ferrándiz antropologoa, hobietan lan egin dauenaren, Memoria Demokratikoaren Estadu Idazkaritzako Aholkularia danaren eta gune horreek sortzen daben traumearen kudeaketaz arduratzen danaren aztergai.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu