Norai eta Berrio-Otxoa eta Artxandape ikastetxeek Bilbao Balioen Sariak irabazi ditue

Bizkaie! 2022-04-28 08:27   Kulturea

Pozgarria da ikustea alkarregaz lan egin dozuela, zuon ingurukoen bizimodua hobetzeko.

Sariokaz alkarbizitza hobea lortzen laguntzeko eta Bilboko Balioen Agiriaren balioetakoren bat sustatzen dabenen lana eta konpromisoa balioetsi eta jentaurrean aintzatesten dau Bilboko Udalak.

Udaletxeko Arabiar Aretoan, Juan Mari Aburto Bilboko alkateak zuzendutako ekitaldian, Oihane Agirregoitia Herritarren Arreta eta Partaidetza eta Nazinoarteko Gaietako zinegotzia eta Udalbatzako beste ordezkari batzuk be egon dira.

Aburto alkateak nabarmendu dau proiektu bakotxa bakarra eta ezaugarri bereziak dituana dala baina danek laguntzen dabela gizarte bidezkoago eta hobe baterantz aurrera egiten. Gainera, azpimarratu dau aurtengo saritu guztiak bat datoz: ume edo gazteak dira euren ekimenen protagonista: Pozgarria da ikustea alkarregaz lan egin dozuela, zuon ingurukoen bizimodua hobetzeko, esan dau alkateak: Harro egoteko modukoa da, gizarte osoarentzat hain aberasgarriak diran ekimen honeek ume eta gazteen ekimenez sortu izana, esan deutse alkateak sarituei.

Artxandape Ikastolea

Saritutako ekimen bat Artxandape Ikastolearena da, Ohar gaitezen izenburukoa: kontziliazino eta erantzukidetasunerantz, genero-bardintasuna ardatz hartuta. Horren barruan, ikastetxeko ikasleek zuzendutako Eguzkimoreak talde feministeak prestakuntza- saioak eskaini ditu, genero-bardintasunaren alorreko aditu baten eskutik, gizonen eta emakumeen arteko bardintasun bakotasunak identifikau eta ikusarazoteko beharrezko gaitasunak lantzeko.

Prestakuntza horrek talde eragile bihurtzen ditu, bai eskuratutako ezagutzak hezkuntzako gainerako eragileei helarazoteko, bai gainerako ikasleak informau eta sensibilizetako be. Epaimahaiak nabarmendu dau proiektu horrek genero-bardintasunaren balioagaz dauen konpromiso sendoa. Sariaren 3.300 euroei esker, proiektuak aurrera egingo dau, helburu bera daben ekintza gehiagogaz.

Berrio-Otxoa Ikastetxea

Bideotutorialak: Batxilergoko 1. mailako ikasleek IKT irakasgaian egindako lana da eta hor zenbait aplikazino, programa eta plataforma informatiko helburu sozialagaz erabilteari buruzko bideotutorialak egin ditue.

Ekimenaren helburua da arrakala digitala txikitzea, norbanako guztiei lineako prestakuntzea eskainiz eta teknologia hurreratuz. Proiektua kolektibo birentzako da: Batetik dagoz gizarte-zaurgarritasun egoeran dagozan eta Cáritasen laguntza sozioedukatiboko proiektuetan parte hartzen daben familiak.
Familia horreek eskolarako eta lanerako komunikazino-plataformak ezagutu behar ditue, seme-alabei eskola-lanetan laguntzeko.

Eta bestetik, Cáritas erakundean kualifikazino bajuko helduei sustapen soziopersonaleko ikastaroak emoten deutseezan boluntarioak, gailu digitalak behar dituenak tailerrak diseinetako, aurrera eroateko eta horreen jarraipena egiteko.

Sarien Epaimahaiak aintzat hartu dau proiektuaren sen pedagogikoa. Ekimenari joan dan ikasturtean ekin jakon, pandemian zehar, eta gaur egun inportantzia handiko arazo baten konponbideak jorratzen ditu.

Bideotutorialak egiteko proiektua lotuta dago, besteak beste, honako balio hoeekaz: giza eskubideen errespetua, justizia soziala, gizonen eta emakumeen arteko bardintasuna (bideoetan, arreta berezia jarri deutse hizkuntzeari, inklusiboa izan daiten), konpromisoa eta ilusinoa.

Sariaren 3.300 euroak Cáritasek jasoko ditu, lanean jarraitu deien digitalizazinoan eta arrakala digitalak bilbotarrakan dauen inpaktua txikitzen.

Norai

Alkarte hezitzaile, humanizatzaile eta ekintzailearen Etorkizuna Musikatan da Bilbao Balioen Sariak-en saritutako ekimenetako bat.

Ibaiondoko Barrutiko auzoetan bizi diran zenbait kulturatako ume eta nerabeei zuzendutako proiektua da, helburu dauena gizarteratzea eta dinamizazino sozioedukatiboa bultzatzea musikearen bitartez, ume-orkestrak sortuz.

Ekimenak praktika musikal kolektiboa eskaintzen dau pobreziaren, gizarte-bazterkeriaren eta zaurgarritasunaren kontra burrukatzeko eta kulturearen eta musika-ikaskuntza kolektiboaren ahalmena aldarrikatzen dau, gizartea eraldatzeko bitarteko moduan. Modu horretan, musika-prestakuntza tradizionalaren paradigmak hausi eta proiektuak musikea hurreratzen deutse umeei (batez ere, egoera okerrenean dagozan gizarte-sektoretakoei), doban eta aukera-bardintasunean.

Epaimahaiak nabarmendu dau proiektuak lan ona egiten dauela auzo-mailan eta oso positibotzat jo dau musikea bitarteko moduan erabiltea. Gainera, azpimarratu dabe ekimenak genero-ikuspegiagaz dauen konpromisoa: neskak orkestran parte hartu deien eta haren ordezkari izan daitezan animetan ditu; holan, neskak gehiago ikusarazoten eta gizartean aintzat hartuak izaten laguntzen dau, neskak ahalduntzen ditu (maila personalean eta kolektiboak), genero-kontzientzia eregiteas sustatu eta parte-hartzaileen autoestimua eta autonomia areagotzen dau.

Proiektu horrek bat egiten dau Bilboko Balioen Agiriaren 17 baliokaz, batez be, honako honeekaz: justizia soziala, alkartasuna, aniztasuna, gizarteratzea, inklusinoa eta parte- hartzea.

Sariaren 3.300 euroak erabiliko ditue musika-tresnak erosteko eta kontzertu batera joateko, Musika Soziala Sareko beste erakunde batzuekaz.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu