Sormenak lotuko ditu Bilbo, Santander eta Logroño
2022-04-27 12:22 KultureaSei proiektu artistiko aukeratu ditue Bertatik Bertara programan.
Kulturearen eta sormenaren bidez Bilbo, Santander eta Logroño urien arteko lankidetzea estutzeko asmoz egiten dabe urtero Bertatik Bertara programea. Hiru urietako eragile eta artistek alkarregaz atondutako proiektuak babesten ditue erakunde publikoek, diruzko eta azpiegiturazko laguntzinoen bidez.
2022ari jagokon deialdira 24 proposamen aurkeztu dira eta epaimahaiak sei aukeratu ditu. Musikea, zirkua, zinemea, jantzea, literaturea eta arte garaikidea jorratzen ditue proiektu irabazleek, eta Bertatik Bertararen oinarriek dinoen lez, Bilbo, Santander eta Logroñoko sortzaileak eta kultur eragileak arduratuko dira horreek martxan jarteaz. Horretarako, proiektu bakotxak 15.000 euro izango ditu, beraz, 90.000 euro emon ditue danetara, uri bakotxak heren bat.
Epaimahaiak kontuan hartu ditu proiektuen kalidadea, interesa eta ze barrikuntza dakarren. Ganera, hiru urietako profesionalen arteko lan-sareak sortzen ete dituen be balorau dau, eta ekimenek herritarrakan izan leikien eragina be bai. Sei aukeratuek urtea amaitu arteko epea dabe proiektuak gauzatzeko.
Hona hemen sei proiektuak:
- La Reunión en Danza (La RED). Jantza garaikidea. Bilboko La Fundición, Kantabriako Movimiento en Red eta Logroñoko Sempiternal-ek bultzatua.
- Dogma 20-22. Zinemea. Santanderko Trueba & Trueba eta Bilboko Media Attack produkzino-etxeena.
- Tan Circa. Zirkua. Santanderko Teatro de las Artes Teatro, Bilboko Zirkozaurre eta Logroñoko Logrocircoren ekimenez.
- Comunicando con lo bello. Musikea eta arte plastikoak. Santanderko Siboney, Bilboko Vanguardia eta Logroñoko Clustermusic galeriek aurkeztua.
- Bertatik bertara jaialdia. Musikea. Santanderko Niagara kontzertu-aretoak, Bilboko Rabba Rabba Hey! kultur alkarteak eta Logroñoko La Nave 9 eta Stereo Rock and Roll aretoek alkarlanean egingo dabe.
- Kronika soinudunak. Arte garaikidea. Kantabriako Contigo 3 Teatro konpainiarena, Servicios Periodísticos de Bilbao agentziarena eta Logroñoko Zarándula kultur kudeaketako enpresearena.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!