Cia Barsanti-k 'Akabo!' suizidioaren inguruko kale ikuskizuna estreinauko dau
2022-04-27 11:17 KultureaMaiatzaren 19an eta 20an Leioako Umore Azokearen barruan.
Cia Barsanti konpainiak ohikoa dauen moduan, gai potolo bategaz dator, suizidioa, konpainiaren antzerki-sorkuntzetan gizarte-gaiak jorratzeko beharrizana sentiduten dabe taldekideek, antzerki taldea sortu zanetik. Gai mardul horreek jorratzeko Cia Barsantik umorea erabilten dau, askotan umore absurdoa, honi esker, hainbat kontu erakutsiz. Umorea erabiliz gai asko landu daitekezalako, beti be errespetuz eta zintzotasunez egiten bada.
Orain, barriz, gizarteak sufriduten dituan arazoak nabarmentzeko, suizidioaren gaia lantzen hasi dira, izan be, urte askotan tabua izan da suizidioa eta, oraindino be, holan da, Eleiza Katolikoaren estigmatizazinoaren ondorioz.
Interpretazinoari eta dramaturgiari jagokonez, meta-antzerkia erabilten da momentu jakin batzuetan, modu naturalista batean. Aktoreak antzezlan bat egiten ibiliko baitira bat-bateko ezuste bat jazoko danean: ikusle baten suizidioa.
Antzezlanak
- Bagilak 27 Sopelan.
- Bagilak 30 Zarautzen.
- Garagarrilak 2 Errenterian.
- Garagarrilak 7 Durangon.
- Garagarrilak 9 Zaldibarren.
- Garagarrilak 10 Lekeition.
- Garagarrilak 15 Berrizen.
- Garragarrilak 16 Andoainen.
- Garagarrilak 17 Zornotzan.
- Garagarrilak 22 Lasarte Orian.
- Garagarrilak 23 Arrigorriagan.
- Garagarrilak 25 Astigarragan.
- Garagarrilak 29 Arrasaten.
- Abuztuak 14 Gabirin.
- Abuztuak 26 Lezon.
- Irailak 3 Getxon.
- Irailak 9 Elorrion.
- Irailak 10 Galdakaon.
Beste alde batetik, 2018. urtean Leioako jaialdian bertan estreinautako Desahucio / Kale gorrian aurreko ikuskizunak Epamahaikideen Sari Berezia eta Max sarietako Kaleko ikuskizunik Onenen artean finalista izan zan.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!