Otxarkoaga eta Txurdinagako XVII. Magia Topaketak maiatzaren 4an hasiko dira
2022-04-27 08:16 KultureaIkuskizunak, ikastaroak, berbaldiak eta erakusketak dagoz egitarauan.
Bilboko 3. Barrutian, Otxarkoaga eta Txurdinaga auzoetan, urteroko hitzordu bihurtu dira Magia Topaketak. Udalak aurreratu dauenez, maiatzaren 4tik 29ra egingo dabe XVII. edizinoa, herritarrek magoen trikimailurik ikusgarrienez gozau deien. Egitarauak edade guztietako jentearentzat aproposak diran ikuskizunak dakarz, baita jarduera osogarriak be (ikastaroak, berbaldiak eta erakusketak).
Magia Topaketei ekiteko, maiatzaren 4an, Txoborro Magoaren Demasiadas mentiras umeentzako ikuskizunaz gozau ahal izango da, 18:00retan Otxarkoagako Udaltegian. Komedia eta magia buztartzen dituan ikuskizunaren euskerazko bersinoa eroango dau Txoborrok.
Inaugurazinoaren ondorengo egunetan beste dozena bat proposamen helduko dira Otxarkoaga eta Txurdinagara. Besteak beste, galak, ikuskizunak edo berbaldiak magiaren eta ilusionismoaren protagonista honeekaz: Woody Aragón, Luis Boyano, Karla, David Blanco, Riversso, Chavini, Eriz Magoa, Mag Gerard, Pepín Banzo, Helena Perdomo, eta Sasha eta Connie.
Otxarkoagako Udaltegia eta Txurdinagako Garaiko Lorategien plazea izango dira aurtengo edizinoko egoitza nagusiak. Ikuskizun guztiak dobakoak dira, bat izan ezik: Mag Gerard katalanak emongo dauen elikagaien magia masterclassa. Maiatzaren 27an izango da, 18:00etan, Otxarkoagako Txotena Gunean (emon izena hemen).
Beste hitzordu aitagarri bat Euskadiko talentu barrien erakustaldia izango da, maiatzaren 5ean Otxarkoagako Udaltegian (19:00). Geure inguruan ibilbidea egiten hasi diran lau mago aurkeztuko ditue, Mago Goyo, Mago Runi (Araba), Mago Asís (Bizkaia) eta María Arandia (Gipuzkoa). Aurkezlea Asier Kidam izango da.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!