Performance bat eta Nestor Basterretxearen obrak Artium Museoaren 20. urteurrenean

Bizkaie! 2022-04-26 10:13   Kulturea

Apirilaren 26an, Itziar Okariz artisteak 2. kapitulua, V. W. izeneko performancea eskainiko dau, 18:30ean.

'2. Kapitulua, V. W. 2013. Performancea'. Itziar Okariz. Erretratua: Andrés Arranz | Ikusi handiago | Argazki originala

Itziar Okariz artistaren performance bat, Nestor Basterretxearen obrak museoko plazan ikusgai eta irakurketa saio bereziak, horra Artium Museoak, Euskal Herriko Arte Garaikidearen Museoak, 2002ko apirilaren 26an ateak zabaldu zituanetik 20 urte beteten diran egunerako atondutako jardueretako batzuk. Horrezaz gan, museoaren lagun talde batek bideo bat grabauko dau: 20 urte, 20 arrazoi baino gehiago urteurrena ospatzeko, Artium Museoak bere bilduman jarri dau arretea: datozen hileotan hainbat ekintza egingo dira eta urtarrilean beste erakusketa bat edegiko dabe, bertako funtsak ikusgai jarrita. Apirilean eta maiatzean, museora sartzea doban izango da.

2022ko apirilaren 26rako (martitzena) atondutako ekitaldiak 14:00etan hasiko dira, Konpartidutako Irakurketa saioagaz. Museoak Liburuaren Nazinoarteko Egunaren ospakizunagaz lotuko dau holan 20. urteurrenaren ospakizuna. Arte eta kultura garaikideko testuen irakurraldi publiko horretan, artearen eta kulturearen arloko profesionalek hartuko dabe parte, baita irakurketearen esperientzia konpartidu gura daben guztiek be, Pentsetako leku bat. Arte-eskola eta –praktika esperimentalak Euskal Herrian (1957-1979) erakusketearen harian argitaratutako Pentsatzeko leku bat argitalpenaren hainbat testu irakurriko dira, baina parte-hartzaileek, holan nahiago izan ezkero, nahi daben testua ekarri eta irakurri ahal izango dabe, baldin eta artearen eta kulturearen munduari buruzkoa bada.

Liburuaren Nazinoarteko Egunagaz lotuta, museoko liburutegiak liburuak ixteko kanpaina bat (Bookcrossing) koordinau dau. 2022an, Espainia osoko 50 museok eta arte-zentrok hartuko dabe parte kanpaina horretan, besteak beste, honako honeek: Bilboko Arte Eder Museoa, Tabakalera, Chillida-Leku, Valentziako IVAM, Vigoko MARCO, Las Palmaseko CAAM, eta Madrilgo MNCARS.

Behin irakurketa saioa amaituta, Itziar Okariz artisteak 2. kapitulua, V. W. izeneko performancea eskainiko dau, 18:30ean. Ikuskizun horretan, artisteak behin eta barriro irakurriko dau Virginia Wolfen Gela bat norberarena lanaren pasarte bat (paisaje baten deskribapena da), errepetizino bakotxean berba bat kenduta. Beraz, errepetidu ahala, testua gitxitzen joango da, erabat desagertu arte. Errepetizino bakotxean, narrazinoaren elementu ezbardin bat azpimarratuko da, publikoa testuaren elementu esanguratsu guztiez ─are unitate esanahidun txikienez be─ jaubetu daiten.

Amaitzeko, 19:00etan, Nestor Basterretxearen lau obra bisitauko dira, museoaren kanpoaldean. Formatu handiko lau eskultura dira, altzairuzkoak eta polikromatuak, itxureagaitik hilarri tradizionalak gogorarazoten dabenak. Piezak Artium Museoaren barruko plazako puntu bitan kokatuko dira eta eskultorearen familia bertan izango dala aurreikusita dago.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu