'JazzEñe' 2022ko kontzertuetarako sarrerak salgai dira

Bizkaie! 2022-04-25 12:33   Musikea

Sesino bakotxeko 12 euroan dira salgai.

SGAE Fundazinoak, Donostiako Udala, Donostia Kultura eta Donostiako Jazzaldiagaz lankidetzan, JazzEñeren VIII. edizioa atondu dau. Ekimenaren helburua Espainiako jazza nazinoartekotzea da eta garagarrilaren 21etik 24ra egingo da, Donostian, 57. Jazzaldiaren barruan.

Sarrerak 12 euroan erosi daitekez, Jazzaldiko webgunean eta Victoria Eugenia Antzokiko txarteldegia be zabalik egongo da horretarako, goizeko 11:30etik 13:30era eta arratsaldeko 17:00etatik 20:00etara. Era berean, Donostia Kulturako webgunean be salgai dira.

Atontzxaileek adierazo daben legez, kontzertu guztiek 840 personentzako aforoa izango dabe eta aurten be, igazko esperientziari eutsiz, streamingean be eskainiko ditue kontzertu guzti-guztiak, Jazzaldia Live Youtube euskarriaren bitartez. Esangura horretan, lau jardunalditan zehar, showcase formatuko 45 minutuko zortzi kontzertu hartuko ditu, hau da, gaur egun genero honetako talde garrantzitsuenetako batzuekaz: Oreka TX, Chico Pérez, Verónica Ferreriro & Javier Sánchez, Carlos Sarduy, Moisés Sánchez, Daahoud Salim Quintet, Berta Moreno eta Ernán López-Nussa.

JazzEñe 2022k zortzi kontzertu eskainiko ditu eguerdiko 12:30ean, Victoria Eugenia Antzokian

Garagarrilaren 21ean, eguenean, inaugurauko dau erakustaldia Oreka TX taldeak, Koklea proiektua aurkeztuko dabe, hau da, folkaren eta jazzaren arteko ikuskizuna, ibilbidea 2020an hasi ebana.

Lehen showcase honen ondoren, Chico Pérez flamenko pianista gaztearen txandea izango da, Continente 27 aurkeztuko dauena, bederatzi kantu originalez osotutako diskoa, bigarrena haren ibilbidean eta Manuel Lombo, Sandra Carrasco edo Rosario «La Tremendita» izen ospetsuen laguntzea izan dauena. Gaur egun Disneyko El Rey León musikaleko pianista nagusia da Madrilen eta Nadine Fundazinoaren laguntzea dau ikasle bekadun legez.

Hurrengo egunean, garagarrilaren 22an, barikuan, Verónica Ferreiro & Javier Sánchez oholtzaratuko dira. Kasu honetan, Verónica-ren ahots personala eta galizierazko bere poemak Javier-en konposaketa eta moldaketakaz buztartzen dira, Camiño izeneko diskoan hain zuzen be. Bikote artistiko honen azken lana dogu, Troy Miller-en produkzinoagaz (Gregory Porter edo Jamie Cullum-en produktorea, besteak beste). Bikotearen lanak jazzari begiratzen deutso baina baita musika klasikoari be.

Carlos Sarduy eta bere musikari poliedrikoen boskotearen zuzeneko afrokubatarrak emongo deutso amaierea jardunaldiari, Chucho Valdés, Bebo Valdés, Steve Coleman, David Murray, Buika, Ainhoa Arteta, Mariza, Ojos de Brujo edo Esperanza Spalding musikariakaz egindako kolaborazinoakaitik ezagunak diranak.

Moises Sánchez madrildarrak ekingo deutso hirugarren jardunaldiari. Pianiastea, sortzailea, inprobisatzailea, barritzailea, moldatzailea eta musika-produktorea, gure mugetatik kanpoko jaialdi onenetan ibilitakoa. Soliloquio diskoa aurkestuko deusku, Bach, Beethoven, Stravinsky eta Bartók musikagile miretsienetako batzuen ikuspegi ezin hobea eskainiz jazzerako egokitzapenetan.

Madrilgo sortzailearen ondoren, Daahoud Salim Quintet etorriko da, Amsterdan 2015ean jaioa, Abdu Salinen semea dan Daahoud Salim pianistearen eskutik. Aita jazzaren aitzindaria da Espainian eta Andaluziako lehenengo jazz eskolea edegi eban. Disko bi kaleratu ditue 2016tik eta, 2018an, Bartzelonako Jamboree Jazz Festival jaialdian grabau eben lehenengo zuzenekoa.

Garagarrilaren 24an, domekan, JazzEñe2022 agurtuko dabe Berta Moreno eta Ernán López Nussak; lehenengoa Madrilgo saxofonista gazte eta sariduna da, nazinoarteko proiekzino handia dauena eta munduko jaialdi ospetsuenetan presente dagoana. Steve Wilson, Shai Maestro, Arturo O 'Farril, Troy Roberts, Francisco Mela edo Manuel Valera lako punta-puntako artistakaz batera ibilitakoa eszenatokian. Haren lehenengo lan diskografikoak, Little Steps (2017), Urrezko Dominea irabazi eban Jazz Disko Onenari Global Music Awards Sarietan eta finalista izan zan MIN Sarietan, baita AEBetako IMA Sarietan be, Jazz disko Onenaren eta Jazz konposizio Onenaren kategorietan, hain zuzen ere. Afro-Jazz Soul Project bandeak lagunduta, Berta Morenoren saxo altuak doinu hunkigarriak, harmonia oparoak eta inprobisazino sortzaileak buztartzen ditu.

Azkenik, Ernán López-Nussa, jatorri frantziarreko pianista latinoamerikarra, taularatuko da. 17 ekoizpen diskografikoren egilea dogu, besteak beste, 5 LP Silvio Rodríguez kantautore kubatarragaz batera grabau ditu eta gurera, Havana in the grand manner azken lana aurkeztera dator, sei abestiz osotutako diskoa.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu