Neomak taldeak 'Hamen' kantua dakar

Bizkaie! 2022-04-25 07:55   Musikea

Diskoaren aurkezpenaren atarian, taldeak bigarren single-a kaleratu dau.

Neomak-ek Jimbo Páez musikariagaz eginiko produkzinoaren emoitzea da Hamen: koplen eta panderoen tradizinoa eta kutsu organikoa eta produktoreak gehitutako elektronikea buztartzen dituan lana da. Zazpi emakumek osotzen daben taldeak (Alaitz Eskudero Unaue, Amets Ormaetxea Ezpeleta, Eneritz Aulestia Mutiozabal, Garazi Otaegi Lasarte, Irati Gutierrez Artetxe, Leire Etxezarreta Learreta eta Maria Lasa Hilario) berbetan jarri nahi izan dau indarra eta abestia aldarrikapen hutsa da. Grabazinoa Haritz Harreguyren gidaritzapean egin dabe.

Bideoklipak Garazi Etxaburu jantzariaren parte hartzea dakar eta taldekideen esanetan ikus-entzunezkoaren puntu indartsuenetako bat da. Lan barriak Ilargi berriak-egaz hasitako estetika bereizagaz jarraitu dau baina abestiaren mezuari eta gorputz adierazpenari aparteko garrantzia emonez. Bideolan, Ikus-entzunezko produkzino etxea da bideokliparen egilea.

Hamen kantua, Neomakek aste gitxi barru kaleratuko dauen lehenengo diskoaren aurrerapen kantua da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu