'Terapia' da Odei Barrosoren disko barria

Bizkaie! 2022-04-22 12:38   Musikea

Rapa alboratu ez dauen arren, doinu eta estetika barriak bilatu ditu.

Bakarkako ibilbide musikalean bete-betean sartu da Odei Barroso eta horren erakusgarri da egunotan aurkezten dabilen Terapia diskoa. Odei (edo Ødei) izenagaz sinatuta dator, berak sortu ditualako kantu guztietako berbak. Kantari huts izatetik musika-produktore izatera be pasau da, Jo Olascoagagaz batera martxan jarri dauen Alkimia Prod-en bidez.

Lehenago be rapa sarri landu izan dau Odei Barrosok, esate baterako, 2zio taldean. Proiektu haren barruan plazaratutako hiru diskoen aldean, baina, desbardina da bakarkako Terapia hau, soinu estetika barria dakarrelako, rapari trap eta drill erritmikea gehituta. Soinuaren kalidadea be mimoz jagon dauela dino.

Doinuetan ez eze, berbetan be ahalegin barritzailea egin dau Barrosok, mezuen sakontasunari eutsita eta gai ugari landuta. Badagoz gai unibersalak jorratzen dituen piezak, intimoagoak dira beste batzuk eta kritika soziala be ez da falta. Azken batez, kolore, mezu, idea eta erritmika desbardinen arteko batuketea da lan barria, Odei Barrosok berak dinoanez. Abesti bakotxa bakarra bada be, osotasun beraren parte dirala sentiduten da.

Apirilaren 22an Urruñan eta 25ean Iruñean aurkezpen publikoak egin eta gero, maiatzean oholtzarik oholtza ibiliko da Odei disko barriko kantuak kontzertuetan joten. Arrasaten izango da maiatzaren 5ean, Donapaleun 13an, Baionan 20an, Oñatin 27an eta Zarautzen 28an.

Terapia diskoko Zer nahi genuen kantuaren bideoklipa hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu