'IX. Matematikak eguneroko bizitzan' Zikloa, apirilaren 28an Bilbon
2022-04-21 12:37 KultureaLehen topaketea kriptologiari buruzkoa izango da.
Zikloa hasteko, Criptografía y matemáticas: una breve historia de victorias y derrotas hitzaldia emongo dau Juan Carlos Errege Unibersidadeko Matematika Aplikatuko katedradun Maria Isabel González Vascok.
Bilboko Udaleko Bidebarrieta Kulturguneak, matematikak protagonista dituan zikloa dakar; lehenengo berbaldia apirilaren 28an izango da, eguenean eta izenburu hau izango dau Criptografía y matemáticas: una breve historia de victorias y derrotas. Arratsaldeko 19:00retan hasiko da, Bidebarrietako Liburutegiko Areto Nagusian eta zikloaren barruan egingo diran lau ekitaldietako lehenengoa izango da, besteak maiatzaren 5, 12 eta 19an izango dira.
Lehen topaketea kriptologiari buruzkoa izango da. Lehiakideen aurrean informazinoa segurtasunez erabilteko zientzia eta arte horrek bilakaera ikaragarria izan dau lehen zibilizazino ezagunetatik Interneten arora arte. Berbaldi honetan, publikoa kriptografiaren erabilerearen adibide bitxiak ezagutuko doguz, esparru militarrekoak zein bikotea topetako aplikazinoak. Gainera, matematikak teknika kriptografikoen erantzun on eta txarretan dauen oinarrizko eginkizunari buruz hausnartzeko aukerea izango dogu.
Berbaldia María Isabel González Vascok emongo dau, Matematika Aplikatuko katedradunak Juan Carlos Erregea Unibersidadean (Madril). Matematikan lizentziaduna eta doktorea Oviedoko Unibersidadean, orain hogei urte hasi zan Kriptografia Matematikoa ikertzen. Diziplina anitzeko profila dauenez, hainbat herrialdetako zientzialari askogaz lan egin dau, bai esparru akademikoan, baita industrialean be. Arloan 50 ikerketa-lan baino gehiago, patente bi eta Taldeen Teoriari eta Kriptografiari buruzko liburuki monografiko bat idatzi ditu eta, gainera, dibulgazino-lan handia egin dau. Esparru horretan, CryptoGo karta-olgetearen egilekide izateagaitik nabarmentzen da, publiko espezializatubakoari kriptografia simetrikoa erakusteko erabilten baita.
Matematikak eguneroko bizitzan programea Bilboko Udalak Euskal Herriko Unibersidadeko (UPV/EHU) Zientzia eta Teknologia Fakultadeak eta Real Sociedad Matemática Española izenekoak atondu dabe alkarlanean, Basque Center for Applied Mathematics (BCAM) izenekoaren eta Radio Euskadiren laguntzeagaz. Zikloa, Bidebarrieta Zientifikoaren urteko programazinoaren barruan dago. Ekimenak beste programa batzuk be jasoten ditu Darwinen Eguna edo Emakumeek zientzia egiten dabe, besteak beste, zientzia jente guztiari, era atseginean, zorrotzean eta didaktikoan hurreratzeko eta egunerokotasuna daben zientziari buruzko gaiak ezagutarazoteko helburuari eutsiz.
Sartzea doban eta librea da.
Bertaratzerik ez badago, aurkezpena streaming bidez jarraitu ahal izango da Bidebarrieta Kulturguneko YouTube kanalean.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!