Apirilaren 30era arte zabalik lan egonaldietarako deialdiak
2022-04-21 08:16 KultureaErriberri eta Beiren egingo dira garagarrilaren 15etik 31ra.
Arte eszenikoetako sormen artistikoaren edozein alderdigaz zerikusia daben proiektuak aurkeztu daitekez ikerketa-laborategi horreetan. Proiektuak hezkuntza-atala edo jenteagazko bitartekaritza-programea izatea balorauko da, baita egindako lanaren aurkezpena izatea be, konpainiak nahiago dauen formatuan (berbaldia, bideoa, aurkezpena, saiakera edegia...) Erriberriko Antzerki Jaialdiaren 2022ko programearen barruan. Ondokoak be balorauko dira: proiektuaren kalidadea eta deialdiaren helburu eta eremurako egokia izatea; talde artistiko eta teknikoaren egokitasuna; proiektuaren originaltasuna eta etorkizunean eszenaratzeko bideragarritasuna; eta hurrengo denporaldian Nafarroako Foru Komunidadeko beste espazio batzuetan produzidu eta erakusteko egokia izatea.
Egoitzak garagarrilaren 15etik 31ra egingo dira, bata Erriberrin eta bestea Beiren. Jaialdiak erabagiko dau egoitza biak non jarri eta lanerako lekua eskainiko dau, herri bakotxeko udalak lagatako lokal batean, zehaztutako ordutegian.
Egoitzek 6.000na euro izango ditue gehienez (BEZ barruan dala), Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiak emonak. Izena emoteko epea apirilaren 30era arte izango da, posta elektronikoz, programasydifusion@navarr.es helbidera; gaian honako hau adierazoko da: Erriberriko egoitzetarako 2022ko deialdia.
Nafarroako arte eszeniko profesionaletako egile edo konpainiek hartu leikie parte deialdian: jarduera ekonomiko nagusia arte eszenikoakaz lotuta daben enpresa eta profesionalak, baldin eta holan jasota badago jarduera ekonomikoen gaineko zergan. Forma juridikoa edozein dala be, Nafarroako Foru Komunidadean jorratu behar dabe jarduerea eta bizilekua edo helbidea izan beti be.
Parte hartuko daben proiektuak batzorde batek hautatuko ditu. Jaialdiko zuzendari artistikoak (María Goiricelaya eta Ane Pikaza) ibiliko dira batzordeko buru eta ondokoak kide izango dira: Nafarroako Gobernuko Kultur Ekintza Zerbitzuko zuzendari Lorenzo García, Programa Artistikoen eta Hedapenaren Ataleko buru Marisol Martínez, Nafarroako arte eszenikoen alorrean autortutako ospea daben aditu bi eta idazkaritzarako, Kultur Ekintza Zerbitzuko teknikari bat. Deialdi bien erabagia 2022ko maiatzaren 30a baino lehen jakinarazoko jake interesdunei.
Konpainia egoiliarren lana jakinarazpena jaso eta biharamunetik aurrera hasi ahal izango da eta konpainiek jaialdia egiten dan bitartean egon beharko dabe Erriberrin eta Beiren, zehaztuko dan lan-ordutegian.
Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiak atonduko dau ziklo hau, baldin eta Covid-19k eragindako egungo egoereak Erriberriko 2022 Jaialdia egitea posible egiten badau.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!