Emakumeak, bardintasuna eta giza eskubideak ardatz Hermes aldizkarian
2022-04-20 13:45 KultureaMaider Aldasoro Díazek marraztu dau aldizkariaren azala.
Erabagiak hartzerakoan, emakumeen jarduna garrantzitsutzat joten dauen gizarte bardinzaleagoa danon artean eregiten jarraitzeko ze erronkari aurre egin behar deutsagun aztertu dabe hainbat gizarte-esparrutan dabizen entzute handiko emakume batzuek.
Begi-bistakoa da azken hamarkadetan aurrera egin dogula eta emakumearen parte-hartzea gero eta erabagigarriagoa dala lehen mundua deitutakoaren gizarte eta politika-esparruetan; halan da guztiz be, asko falta da oraindino gizon eta emakumeen arteko bardintasuna lortzeko.
Hermes pentsamendu eta historia aldizkariaren azken zenbakian (71. zenbakian), politika, erakunde eta hainbat gizarte-esparrutako hogei bat ordezkarik emakumeek gizaldietan izandako rola aztertu eta konpromiso sendoa agertu dabe ekidadea esparru guztietan benetakoa izan daiten.
Ale honetan, ondoko emakume honeek egin ditue gogoetak: Mireia Zarate, Sabino Arana Fundazinoaren presidentea; Gotzone Sagardui, Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburua; Norma Vázquez, psikologo feministea; Eva Ferreira, UPV/EHUko errektorea; Maite Alonso, Euskadiko Eskola Kontseiluko presidentea; Izaskun Landaida, Emakundeko zuzendaria; Almudena Eizaguirre, Deusto Business School Executive Education-eko zuzendari nagusia; Jone Uria, bertsolari eta matematikaria; Itxaso Atutxa, EAJ-PNV alderdiaren Bizkai Buru Batzarreko burua; Idoia Mendia, Lehendakariordea eta Eusko Jaurlaritzako Lan sailburua; Maddalen Iriarte, legebiltzarkidea eta EH Bilduko bozeroailea Eusko Legebiltzarrean; Iraia Iturregi, Athletic Club-en emakumezko taldearen entrenatzailea; Garazi Sánchez, surflari profesionala; Marta Macho, zientzialaria; Carmen Bernabé, teologoa; Nieves Fernández, Unesco Etxeko zuzendaria; eta Amaia Goikoetxea, Kazetarien Euskal Alkargoko dekanoa eta Euskal Kazetarien Alkarteko presidentea.
Susana Martín Oxinalde kazetariak alkarrizketea egin deutso Eusko Jaurlaritzako Bardintasun sailburuari, Beatriz Artolazabal andreari eta honek adierazo dau lanean jarraitu behar dogula gazteakaz batera eregitako bardintasuna lortzeko.
Informazino gehiago hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!