Bost euskal talde 'Artistas En Ruta' zirkuituan

Bizkaie! 2022-04-20 07:57   Musikea

Amak, Bulego, Ezpalak, Lukiek eta Verde Prato taldeak dira.

AIE erakundeak jakinarazo dau zein euskal taldek izango daben aukerea 2022ko bigarren seihilekoan Artistas En Ruta zikloan parte hartzeko: Amak, Bulego, Ezpalak, Lukiek eta Verde Prato.

Estadu mailako zirkuitu horrek talentu barrien eta publikoaren arteko zubiak eregitea dau helburu eta Etxepare Euskal Institutua arduratzen da euskal taldeak bertan txertatzeaz. Hurrengo ekitaldirako izen-emote epea zabalik dago apirilaren 22ra arte.

Idoia, Dupla, Olatz Salvador, Zetak, Xabi Aburruzaga, Liher, Anita Parker, Ekiza, La Furia, Nøgen eta Kepa Junkera, besteak beste, Artistas en Ruta zirkuituan ibilitakoak dira, euren hasierako pausuetan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu