17. Artedrama Euskal Laborategian 14 ikasle eta 6 irakasle parte hartzen dagoz
2022-04-19 12:27 KultureaApirilaren 18tik 23ra.
Artedrama konpainiaren ekimenari eutsiz, 14 ikaslek ikastaro trinko bat jasoko dabe Aulestiko baserri batean eta gauetan, irakasleek euren proposamen artistikoak plazaratu ahal izango ditue bizilagunen aurrean.
ArteDrama Euskal Laborategia (ADEL), arte eszenikoetan euskeraz dabizenen topagunea da, aktore, zuzendari, antzerkigile zein antzerkizaleentzat urtero zabaltzen dan gunea, Euskal Herriko arte eszenikoetan dabizenen arteko eztabaidak, jakintza eta alkartrukeak sustatzeko asmoagaz, astelehenetik zapatura, 48 orduz guztira, 6 irakasleren tailerrak tarteko dirala. Ikastaro guztiak euskaraz izango dira eta matrikulea 450 €koa (lotarako lekua eta otorduak barne).
2022ko irakasleak
Ander Lipus (Ekin. 8 orduko ikastaroa).
Berba bat, irudi bat, egoera bat, gai bat, objektu bat, espazio bat, esaldi bat, pesonaia bat, arketipo bat, jantzi bat ... eta inprobisau! Tranpea, estrategia, olgetea, jantzak, jokoa, erritmoa, irudimena ... eta sortu! Hutsetik abiatuta antzerkira hurreratu... eta ekin
Gorputzari berba egiten erakutsi. Lagunartean abestu. Begiak bete eta sorbalda bat bilatu. Maitemindu. Bide ertzean jarri eta traktoreak eta ziklistak pasetan ikusi. Gauza humano zein inhumanoen inguruan berba egin ordu luzez. Alkartu. Obra klasiko baten egokitzapen abangoardistea ikusi. Oihu egin arimea urratu arte. Botere hartu-emonak aztertu. Norberak be egin leikela sentidu. Egin. Erotismoaren jainkosa inbokau. Herri txikiak oso bizirik dagozala sentidu. Atara zure deabrua ta beragaz jantzan egin.
Edurne Azkarate (Ahotsen askatasuna, gorputzen loturak. 8 orduko ikastaroa).
Entrenamendu saio honeetan ikasleek ardatz bi landuko ditue. Batetik, Linklater eta Alexander teknika psikosomatikoetan oinarritutako ariketak egingo ditue, euren gorputzaren ezagutzea eta euren benetako ahots librearen bilaketan. Honen bitartez norberaren beharrak identifiketan ikasiko dabe, baita beroketak diseinetako baliabideak lortu be. Disziplina honi hasierea emongo jako, etorkizunean sakontzen jarraitu ahalko dabelarik.
Bestetik, koru lanean oinarritutako entrenamendu fisikoa eskainiko jake. Gorputz organikoen arteko hartu-emonetan oinarritutako dinamika, teknika eta maisu ezbardinetatik ikasitako hautaketea izango da (Delcroze, Barba...). Horreek ezagunak izanagaitik dira interesgarriak, disziplinak berbisitetearen ahalmena eta zehaztasunaren indarra eta umiltasunaren balioa ikastarora ekarriz.
Ikastaroaren helburu nagusia erabili daitekeen aktorearen entrenamendurako erremintak eskuratzea izango da: norbanakotik izaki eszenikora.
Eneko Gil (Hitzak Mobimentua. 8 orduko ikastaroa).
Goizero gorputza esnatu eta mobimentu-inprobisazinoari bildurra kentzea izango da tailerraren helburu nagusia. Horretarako, batetik, gorputzaren kontzientzia osoa hartzen saiatuko gara oinarrizko hainbat arlotan jardunez: inguratzen gaituen elementu/objektu/ zehetasunak, hustutasuna, inguratzen gaituen airearen kontzientzia, gorputzeko atalak, espazioan topetan ditugun erritmoak, identifikazinoa/imitazinoa eta musikalidadea. Pauta guzti horreetan aldi berean egotearen ezintasuna kontuan hartuta, batetik bestera olgetan ibiliko gara. Bestetik, Hitzezko Hitzak Mobiomentua/Fuck You Bertin ikerketa-koreografikoan erabili ditudan hainbat ariketa egingo ditugu. Horretarako, parte-hartzaile bakotxak maite ez dauen/errefusa sorrarazten deutson personaia baten alkarrizketa bat hautatu beharko dau audio formatuan lan-tresna legez.
Laura Penagos (Energia-gunea, bulkadea eta hedapena. Iraupena: 8 orduko ikastaroa).
Zure gorputza kontzientzia sortzaile eta eszenikoaren bide gisa landuko dozu zazpi energia-zentroren bidez. Energia-zentro horiek izaera ohiz kanpokora eta “sotilera” gidatuko zaituzte. Hedapena garatuko duzu arnasketa ariketa fisikoen, bihotz-erritmoaren, mugimenduaren aurkako indarren, fluxu energetikoaren eta gorputz-kontrasteen bidez, eta organismoaren hainbat zentrotan sortzen diren bulkadak aztertuko dituzu. Zure adierazpen-ahalmena integratzen ikasiko duzu.
Jon Ander Urressti (Zenbat behar dut?. 8 orduko ikastaroa).
Testu bat taularatu behar dogun aldiro, zirrikitu guztiak miatzen ditugu personaia edo egoera horren inguruan ahalik eta informazino gehien atarateko asmoz. Sarritan, aurkikuntza horreek guztiak erakusteko nahi eta gogo eskuzabalak, testua eta testu honek dakarren akzinoa ezkutatzen dabe. Honek aktorea jarten dau obrearen gainetik eta ikusleak zailtasunak izan leikez aktorearen bizkarretik harago zeozer ikusteko. Ordu honeetan egingo dan lanean, soberakinak kentzen saiatuko gara, lan libreago bat deskubridu guran. Sortzea baino, kuriosidadez deskubridutea interesgarriagoa izango dalako. *Testu bat ikasi beharko da.
Ainhoa Artetxea (Pertsonaia eta eszenak lantzeko aktore teknikak. 8 orduko ikastaroa).
Aktore moduan irudimena, kontzentrazinoa, sentiberatasuna, instintua, edegitasuna eta adierazpen-aukera barrietan sakontzeko eta indartzeko ariketak. Personaiak sortu eta horreen gatazketara hurreratzen saiatuko gara, etorkizunean subertetan diran lanetan eszenen konfliktuak plazer eta erraztasun gehiagogaz landu ahal izateko.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!