'Jaun eta Jabe' da Des-Kontrol taldearen lan barriaren aurrerapena

Bizkaie! 2022-04-19 09:34   Musikea

Des-kontrol taldearen azkenego lan luzea da Inoiz Baino Argiago.

Des-kontrol taldearen azkenego lan luzea Inoiz Baino Argiago da. Disko honen musikea Mungiako Gaua Produkzinoak estudioetan zuzenean grabatu eben eta ahotsak, barriz, Usurbilgo HH estudioan 2021-ko zemendian.

Des-kontrol taldearen lan barriko Jaun eta Jabe bideoklipa hemen entzun.

Binilo + CD formatoan plazaratuko dabe lan hau eta danetara 11 kantu izango ditu.

Zuzenekoei jagokenez, talde arrasatearrak bagilaren 10ean eta 11n, Ekinez Jaialdian joko dau. Sarrerak agortuta dagoz. 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu