MIN Sarietako finalisten barri emon dabe
2022-04-19 08:57 MusikeaEuskerazko diskoen atalean, Chill Mafia, Idoia, Liher, Gaur eta Verde Prato dira.
Musika independenteaz arduratzen diran MIN Sarien aurtengo edizinoko kategoria bakotxean ze bost finalista dagozan jakitera emon dabe. Kategoria ugari ditue sariok, tartean euskerazko disko onenari jagokona. Alor horretan, finalistak dira Chill Mafia, Idoia, Liher, Gaur eta Verde Prato.
Finalista izateko hautagaien artean, bost horreez gan, beste asko be egon dira: Amak, Bulego, Ezpalak, Huntza, Ibil Bedi, Jon Maia, Joseba Irazoki eta lagunak, Maite Larburu, Olatz Salvador eta Ruper Ordorika, baina bidean geratu dira.
Era berean, beste kategoria batzuetan be euskeraz egindako lanak edo artista euskaldunak egon dira hautagaien artean, baina gehienak ez dira azken boskotean sartu. Chill Mafia bai, talde barririk onenaren kategoriako hautagaietako bat da.
MIN Sarietan, hizkuntza bakotxari jagoken kategoriez gan (gaztelania, katalana, euskerea eta galegoa), generoen araberakoak (jazz, rock, flamenkoa...) eta orokorrak dagoz (diskorik onena, bideoklip onena...).
Kategoria guztietako finalisten zerrendak hemen.
MIN Sariak 2009an sortu ziran Espainiako sorkuntza artistikoari, kultur aniztasunari, talentuari eta musikagintzako enpresa txikien lanei ikusgarritasuna emoteko. Musika independentea nazinoartean sustatzeko modua be bada. Euskerazko diskoei jagoken kategorian, Etxepare Euskal Institutua da laguntzailea.
Aurtengo irabazleen barri emoteko galea apirilaren 27an egingo dabe, Iruñean.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!