Alfredo Rodriguez pianista eta jazz artista handia gaur, apirilak 19, Bilbon
2022-04-19 08:30 MusikeaQuincy Jonesen babesa dau.
Bilbaína Jazz Clubek eta Arriaga Antzokiak bultzatutako «BJC Arriagan» zikloak beste musika-hitzordu bat eskainiko dau gaur, apirilaren 19an, martitzenean, 19:30etik aurrera. Protagonistea nazioarteko artista garrantzitsuenetako bat izango da: Alfredo Rodriguez pianista kubatarra.
Rodriguez mailarik goreneko musikaria da eta, haren talentuari esker, jazz-pianista mitikoen oinordetzea jasoten dau, Keith Jarrett, Thelonious Monk edo Art Tatum-ena, besteak beste, legatu hori haren sustrai kubatarragaz eta jazzagaz buztartuz. Pianista kubatarrak Habanako konserbatorio klasiko zorrotzetan ikasi eban, besteak beste, Bach edo Stravinskyrengandik ikasitakoa. Azken batean, musikearen ezagutza aberatsa eta askotarikoa dauen artistea da protagonista: baliabide estilistiko asko ditu eta, horri esker, jazz inprobisazinoan oinarritutako musikea sortu leike.
Artistearen ibilbidean, oinarrizkoa izan da Quincy Jonesen bultzadea, izan be, 2006ko Montreuxeko Jazzaldian ezagutu eban eta Txinan egindako lehen biran, Rodríguezi Tan Dun, Siedah Garrett eta Quincy Jonesegaz lan egiteko eskatu eutsen, 2010eko Shanghaiko Munduko Erakusketako abesti nagusiaren ingelesezko bersinoa
sortzeko eta ohore hori izan eban , txinatarra izan ez arren.
Beste mugarri garrantzitsu bat 2015ean Grammy bat jasoteko izandako proposamena izan zan, Moldaketa, instrumental edo a capella onena kategorian, 2014an kaleratutako The Invasion Parade-eko Guantanamera abestiagaitik.
Mundu osoko agertoki ospetsuetan ikusi ahal izan dogu sarritan, Hollywood Bowl-eko Playboy Jazzaldian, Montreuxeko Jazzaldian, North Sea Jazz Festival-en, Jazz in Marciac-en, Umbría Jazz-en eta Jazz a Vienne-n, batzuk aitatzearren. Orain, Arriaga Antzokiko ikusleak izango dira haren magiaz gozetako aukerea izango dabenak. Gainera, bere taldeagaz etorriko da, hirukote formatuan, Alfredo Rodriguez Trio izenagaz, haren lagun leialak diran Yarel Hernándezegaz —baju elektrikoan— eta Michael Oliveragaz —baterian—.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!