Pil Pil Urban Culture & Action Sports Jaialdia Bilbon

Bizkaie! 2022-04-13 09:38   Kulturea

Bagilaren 24an, 25ean eta 26an.

Kirol eta kultura urbanoak buztartzen dituan jaialdia sortu da aurten Bilbon, gure gizartean eta gazteen artean eragin handia dauena. Edozeinek gozetako modukoa izateko sortu da eta ekitaldiak Bilboko Etxebarria Parkea Pil Pil Urban Culture & Action Sports Festival 2022 jaialdiaren gune nagusia izango da. Hiru egunetan, hainbat kirol-diziplina egingo dira, besteak beste, skate, 3x3 saskibaloia, break dance, parkour, slackline edo kalistenia. Era berean, kontzertuak, grafitiak, sortze-lan eta diseinu urbanoen azokea eta underground kulturearen beste adierazpen batzuk be egongo dira.

Bilboko Udalaren, Bizkaiko Foru Aldundiaren, Ur Partzuergoaren eta HAZI Fundazinoaren babesa dau jaialdiak, baita babesle pribatuena be, esaterako, Heineken. Vigoko “O Marisquiño” jaialdiagaz senidetuta dago jaialdia, hain zuzen, 2001 gaur arte Europako hegoaldeko kultura eta kirol urbanoen gaineko ekitaldi nagusia danagaz. Pil Pil ekitaldiaren helburua da bagilaren azken astegoienean jarduera ugariko programazinoa sortzea. Jaialdiak irakinaldi betean dagozan hainbat uri-diziplina barrubatzen ditu. Dobakoa izango da eta datozen urteotako hazkunde iraunkorraren alde egiten dau.

Musikearei jagokonez, bagilaren 24an, Ben Santanaren (Rubén Rodriguez) hip-hop/rap-en txandea izango da, Villa Sound Bilbao Fest 22 musikaldian parte hartuko dau artisteak. Ondoren, reggae eta dancehall-eko Nikotina euskal talde sortubarria agertuko da eszenatokian.

Zapatu gaueko programazinoan, barriz, Laina (Ainara Rodriguez), Villa Sound Bilbao Fest 22 musikaldian parte hartuko dauena; Silitia (Xabi Barrutia eta Ibai
Silicato), Gaztea Maketa Lehiaketearen irabazleak eta Villa Sound Bilbao Fest 21 musikaldian parte hartu ebenak; eta Kulto Kultibo, rap-aren munduan aintzat hartzen dan taldea.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu