Bilbaodendak-ek Begoña de la Cruz omendu dau Bilboko dendarien alde egindako lanagaitik
2022-04-12 08:41 Kulturea'Begoña eredu handia da, haren lanerako gaitasun, ahalegin, dedikazino eta konpromisoagaitik'.
Begoñak Santutxuko Garza liburu-dendea zuzendu izan dau 50 urtez eta auzoko merkatarien alkartearen buru izan da bere ibilbidearen 17 urtetan. De la Cruzek 1972tik Garza liburu-dendea zuzendu dau, berak sortutako saltokia eta bertatik sustatu ditu azken 50 urteotan Santutxun atondutako ekintza asko: kultura-ekimenak, literatura-aurkezpenak, autoreen arteko topaketak, euskerea sustatzeko ekitaldiak (batez be, Berrio Otxoa ikastetxeagaz dauen loturearen bidez), edota hain ezagunak diran erregetako desfilea, Santo Tomas, musika korala, Bombin Peñan ospatutako Athleticen garaipenak eta, jakina, mueta guztietako Alkartasun-kanpainak.
Jarduera komertzial eta sozial horreen guztien eraginez, sasoi haretako alkarte-sare hasibarriaz interesetan hasi zan. Lehenengo, auzoan, izan be, 17 urtez Santutxuko merkatarien alkarteko buru izan zan hainbat ekimen dinamizatzaile sustatuz; eta, ondoren, bilbaoDendak plataformearen jarduerea babestuz. Azken honetan, Toño Foraster, Arantza Matías, Javi López, Juan Carlos Ercoreca, Aitor Elizegi eta, orain, Rafael Gardeazabal buru izan dituen zuzendaritza-taldeakaz lankidetzan ibili da.
Juan Mari Aburto Bilboko alkateak eta Rafael Gardeazabal bilbaoDendak-eko presidenteak haren komunidadeagaz sano konprometidutako persona baten eredua dala azpimarratu dabe; Aburtok zehaztu dauenez, ahalegina, dedikazinoa, maitasuna, profesionaltasuna, bezeroaren aurrean beti, merkataritza-alkarteen arteko lankidetzea eta, batez be, auzoko tokiko merkataritzearen inplikazinoa, gertuen doguna, omentzen dogu. Begoña, Bilboko merkataritzearen erreferentea izan da eta bada oraindino be; dendak dagozan lekuetan bizia dagoalako baina, batez be, persona ikaragarriak dagoz, dana emoteko eta gure Botxo maitea aberasteko prest dagozan profesional bikainak dagoz.
Santutxuren zerbitzurako bokazinoa
Gardeazabalek be idea hori azpimarratu dau: Garza liburu-dendea lako establezimenduak, neurri txikikoak, hurreko tratua eskaintzen dabenak eta gizarteari zerbitzua emoteko bokazinoa dabenak gure merkataritzearen mamina dira. bilbaoDendak-en parte garenontzat Begoña eredu handia da, haren lanerako gaitasun, ahalegin, dedikazino, konpromiso eta gaur egun pil-pilean dagoan kontzeptu batengaitik: erresilientzia. Auzo-denda txiki bat edegitea eta mende erdian aktibo eustea goraipatzeko moduko lana baita, ohiturak, bizimodua eta, merkataritzarako garrantzitsuagoa dana, erosketa-moduak erabat aldatzen dagozan boladan, azaldu dau.
Martin Barcelona tenoreak girotu dauen ekitaldiari amaierea emoteko, omenduak eskerrak emon ditu eta alkateak plaka bat emon deutso autortza legez.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!