Aste Santuan, Guggenheim Bilbao Museoa egunero zabalik egongo da

Bizkaie! 2022-04-12 08:04   Kulturea

10:00etatik 19:00retara egongo da zabalik.

Apirilaren 11 eta 18an, astelehenak, Guggenheim Bilbao Museoa edegita egongo da Aste Santuko bisitari-kopuruari erantzun ahal izateko. Apirilaren 9ko goizetik (zapatua) apirilaren 24ra (domekea) bitartean, gainera, ordubete lehenago zabalduko ditu ateak, beraz, 10:00etatik 19:00etara egongo da aukerea sartzeko.

Egun horreetan Museora hurreratzen diranek arte-programazino ederraz gozetako aukerea izango dabe: Oraintsu ekin jakon Motion. Autos, Art, Architecture erakusketea (babesleak: Iberdrola eta Volkswagen Group); Jean Dubuffet: ospakizun bizia (babeslea: BBK); Fauvismotik surrealismora: Parisko Musée d’Art Moderneko maisulanak (babeslea: BBVA Fundazinoa); baita Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako maisulanak be. Bisitariek Monira Al Qadiri artistearen Lauren sakratua erakusketea be izango dabe ikusgai Film&Video aretoan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu