Giro bikaina 39. Sarako Idazleen Biltzarrean
2022-04-11 09:16 KultureaGaur, apirilak 11, amaituko da.
Sarako Idazleen Biltzarra aurrekoetan baino lehenago dator aurten, izan be, azto, apirilak 10, hasi eta gaur, astelehena amaituko dalako profesionalentzako jardunaldiagaz, Ahozko Euskal Literaturea, atzo eta gaur izenburupean.
Lehen egunean, gazte literaturako lanen irakurketa musikalak egon dira Kiribil konpainiaren eskutik, doban eta horrezaz gan, kiroldegian, euroko biko sarrerea ordainduta, 77 mahai dagoz, baita idazle ugari be, hainbat liburu aurkezten.
Gainera, 12:00etan saria jaso dabe Mikel Duvert antropologo, biologo eta idazleak eta Luzien Etxezaharreta kazetari eta idazleak, aurtengo omenduek.
Astelehenean, barriz, ahozko euskal literaturea izango dabe berbagai Sarako biltzarrean: 09:30ean izango da lehen berbaldia (Ahozko euskal literaturea: generoak eta adibideak), Xabi Payaren eskutik eta ondoren, Gotzon Barandiaranen eta Rafa Ruedaren berbaldi musikatua etorriko da. Sarako bestak (1864-1885): Lore-jokoak, bertso papelak eta laster koplariak berbaldiak be iragarri ditue.
Euskaltzaindiak antologia bi aurkeztu ditu
Euskaltzaindiak hiru argitalpen barri aurkeztu ditu, tartean, antologia mamitsu bi: Txomin Peillenek 70 urtetan idatzitako poema eta bertsoen bildumea (Ene bertsoen bilduma / Recueil de versification. Sans rimes ni raisons. 1951-2021) eta Jean Elizalde Zerbitzari idazle azkaindarraren Antologia (Jabier Kaltzakortak atondutakoa).
1984an atondu zan Sarako Idazleen Biltzarra lehenengoz eta ordutik urtero izan da bertan Euskaltzaindia. Aurten be erakusmahaia jarri dau Akademiak Sarako
kiroldegian eta, horregaz batera, hiru liburu aurkeztu ditu, Euskerearen Erakunde Publikoaren laguntzea izan dabenak.
Batetik, Txomin Peillen idazle eta euskaltzain emerituaren antologia poetikoa agertu dau Akademiak Saran eta bertan, azken 70 urteetan idatzitako bertso eta poemak batu ditu Peillenek.
Bestetik, Jean-Louis Davant idazle eta euskaltzain emerituak Nafarroako Blanca Trajeria-ri buruzko edizino bitxi bat ondu dau. Pastoralak egiteko erabilitako testua da trajeria baina sarrera sakon bat egin nahi izan deutso Davantek jatorrizko testuari.
Beste alde batetik, Jean Elizalde Zerbitzari (1883-1961) Azkainen jaio zan abade, euskaltzain eta idazlea izan zan eta Zerbitzariren idazlan hautatuak liburu interesgarri honetan, Jabier Kaltzakorta euskaltzain osoak zertzelada sakonak eskaintzen deuskuz haren bizitzaz eta, era berean, Elizalderen idatzien hautaketa bat ondu eta aurkezten dau.
Kaltzakortaren ustez, gure literatura manualetan ez jako behar bezelako lekurik eskaini Jean Elizalderen proseari, eta gaineratu dau prosazko testu laburretan eta itzulpenetan punta-puntakoadala.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!