Getxoko Udalak webgunea barritu eta informazinoa eskuragarriago jarri dau

Bizkaie! 2022-04-07 12:15   Kulturea

Erakundearen eta herritarren arteko hartu-emonak hobetzea da asmoa.

Herritarrei komunikazinoa hobetzea eta informazinoa errazago jarri eta azkarrago eskuratzeko, Getxoko Udalak www.getxo.eus webgunea barritu dau.

Jokera barrietara egokituz, Getxoko webgune barriak goitik beherako aldaketak dakarz:

 Responsive. Erabiltzaileak sartu daitekez Interneten nabegetako egokia dan edozein gailu elektronikotatik (eskuko telefonoa, tableta, ordenagailua...).

 Erabilgarritasuna. Udalbatzaren barruko egituran oinarritutako eredu batetik gaietan oinarritutako eredu batera igaro da, hau da, edozein personak ezagutzen dituan eta zerbitzuakaz eta eskaintzen dan informazinoagaz lotu leikezan terminoak.

 Irisgarritasuna. Aurreko webguneak WAI (Web Accessibility Initiative) irisgarritasun-gomendioak ere betetzen zituen arren, web berriak denboraren poderioz aurrera egin duten irizpideak ere betetzen eta eguneratzen ditu, aldaketa teknologikoetara egokituz.

 Alkarreragina. Informazino garrantzitsua eta bilatzen dogunagaz lotutako edukia zabaltzea da asmoa; holan, webgunea bisitetea atseginagoa da eta erabiltzaileak ezagutzen ez zituan eta bilatzen ez zituan zerbitzuak be topau ahal izango ditu, erabilgarriak izan daitekezanak.

 Diseinua. Modernoa, sinplea eta erakargarria; nabegazinoan traba izan daitekezan alperreko elementu grafikoetatik iges egiten dau. Orain, argitasun eta garbitasun-sensazinoa dago erabilera eraginkorragoa izateko.

Amaia Aguirre alkateak esan dauenez, Getxoko webgunea barritzea beste pausu bat da erakundearen eta herritarren arteko hartu-emonak hobetzeko. Aldaketak getxotarren eskaerei erantzunez egin dira, gero eta digitalizatuago dagoan gizarte honetan informazinoa eta kudeaketa-izapide jakin batzuk eskuratzea gero eta erosoagoa eta errazagoa izan daiten edozeinentzat. Webgune barriari esker nabarmen hobetzen da erabiltzailearen esperientzia eta edozein herritarrek, intuizinoz, bilatzean daben informazinoa topau ahal izango dau, baita Udalaren egitureari buruzko aurretiazko ezagutzarik izan barik be.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu