Eider Rodriguez eta Itxaro Borda, 2021eko 111 Akademiaren Sariko finalistak
2022-04-06 12:42 KultureaApirilaren amaieran jakingo dogu irabazlearen izena.
2021. urteko 111 Akademiaren Saria nori emon erabagiteko 111 Akademiak hirugarren eta azken botazino txandea martxan jarri barri dau. Juan Kruz Igerabideren Doneaneko alaba, Eider Rodriguezen Eraikuntzarako materiala, Itxaro Bordaren Euri zitalari esker, Lander Garroren Faith, Irati Goikoetxearen Herriak ez du barkatuko, Kirmen Uriberen Izurdeen aurreko bizitza eta Alberto Ladron Aranaren Mendekuaren hazia izan dira lehian bigarren txandan, lehenengo bueltan boto gehien jaso eben zazpi obrak, hain zuzen be.
Bigarren bueltan saridun izentetako beharrezkoa dan botoen % 40 lortu dauen lanik ez da izan eta, beraz, boto gehien jaso daben obra bi aurtengo finalera pasau dira: Eider Rodriguezen Eraikuntzarako materiala eta Itxaro Bordaren Euri zitalari esker. Bi horreen artean hautatu beharko dabe sariduna akademiakideek apirilaren 24ra bitartean.
Gauzak ondo bidean, Akademiak apirilaren amaieran emongo dau ezagutzera 2021eko 111 Akademiaren Saria.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!