X. Trackin Bilbao, apirilaren 24tik 27ra
2022-04-05 10:29 KultureaBarritasunen artean, aurten BBK Aretoan eskainiko ditue ekitaldi guztiak.
Bart izan da Tracking Bilbao jardunaldien 10. edizinoaren aurkezpena eta bertan aurkeztu ditue jaialdiaren kartela (Dave Leoneren lana) eta egitarau osoa. Ekitaldi horretan parte hartu dabe Manuel Bartual diziplina anitzeko artisteak, Mamen Moreu marrazkilariak, Javier Antón aktoreak, Borja Crespo Tracking Bilbaoren programazino-zuzendariak eta Koldo Bilbao BBK Aretoko Kultura arduradunak. Egun horretan bertan, arratsaldeko 19:00etan, espazio berean inaugurauko da Tracking Bilbaoren 10 urte erakusketea, gaur arteko edizinoetan jaialdiak arte grafikoen arloan egindako ibilbidea erakutsiko dauena. Iluntzeko, 20:00etan, BBK Aretoan, «Biotopía» soinu-fikzinoaren Euskadi zein peninsulako estreinaldia egingo da; taula gainean antzeztutako podcast formatua dau Manuel Bartualek zuzendutako lan horrek eta aktoreen artean dagoz Xabi Tolosa, Nikki García eta David Pareja. Tracking Bilbaoren 10. edizinoaren aurkezpenean aitatuko diran ekitaldi guztiak libreak eta dobakoak izango dira, edukierea bete arte. Ondokoak dira Tracking Bilbaoren 10. edizinoan egingo diran jarduera nagusietako batzuk:
- Apirilak 24, domekan, 12:00etan, BBK Aretoan: «Educapop: Cinemasrock», familiartean gozetako kontzertua da, Zinemearen Historia soinu banden bidez kontetan dauena. Ikusle txikienek, ikuskizunaz gozeteagaz batera, zazpigarren arteak emondako filmik onenak ezagutuko ditue. Gurasoek be parte hartu leikie ekitaldian. Sarrerak aurretik eroasteko (Kutxabank): 6 €. Sarrerea leihatilan: 8 €.
- Apirilak 24, domekan, 20:00etan, BBK Aretoan: «Mongolity» ikuskizunaren Euskadiko estreinaldia. Mongolia aldizkariaren ikuskizun barriak Silvia Sparksen umore baltza, Dario Adantiren satira politikoa eta Pere Rusiñol Mongoliaren Reality News ataleko arduradunaren zuzeneko kazetaritzea buztartzen ditu. Ohiz kanpoko ikuskizuna da eta bikain ezkontzen da agertokiaren gaineko gaurkotasun digitalagaz. Aurretik sarrerea erosteko (Kutxabank): 12 €. Leihatilan: 15 €.
- Apirilak 26, martitzenean, 20:00etan, BBK Aretoan: «El Instituto T» antzezlanaren estreinaldia Bilbon. Teknologiaren, sare sozialen, publizidadearen edo komunikabideen eguneroko manipulazinoari buruzko ikuskizuna. Lakanosa Teatroa euskal antzerki konpainiaren produkzinoa da, Javier Antónek, Jon Zabalek eta Gorka Martínek antzeztutakoa. Aurretik sarrerea erosteko (Kutxabank): 10 €. Leihatilan: 12 €.
- Apirilak 27, eguaztenean, 20:00etan, BBK Aretoan: «Quema la memoria» kontzertu poetiko ilustratua, Ramón Rodríguezen (The New Raemon) eta Paula Bonet ilustratzailearen eskutik. 'Zentzumen anitzeko esperientzia honek musikearen eta berbearen bitartez argitzen dau iluntasuna, argia besarkatu nahi dogulako ebitetan saiatzen garen ha. Irudiak aldatu egiten dira, baita ahotsak be. Ramónek joten dauen bitartean, Paulak pintau egiten dau, zuzen-zuzenean. Aurretik sarrerea erostekoa (Kutxabank): 12 €. Sarrera leihatilan: 15 €.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!