Gure Zirkuak Durangon ekingo deutso 5. bireari

Bizkaie! 2022-04-04 12:47   Kulturea

Lehenengo aldiz Bizkaian hasiko da birea.

Maiatzaren 6an ekingo dio taldeak aurtengoari eta lehenengo aldiz Bizkaian hasiko da birea. Covid-19a dala-eta aurreko urte bietan izan diran murrizketa eta bestelako gorabeherak baztertuta, gogo biziz eta indarbarrituta bueltauko da Gure Zirkua datozen hileotan Euskal Herri osoa zeharkatzeko asmoz.

Lehen 10 saioetarako sarrerak salgai dagoz www.gurezirkua.eus webgunean. Neguan deskantsau ostean, taldea prest da 2022. urteari ekiteko. Pandemiaren okerrenari agur esan ostean, gogotsu bueltauko da Gure Zirkua.

Pandemiaren erruz, aurreko urte bietan izandako murrizketa eta bestelako gora-beherak batzertu eta gogo biziz eta indarbarrituta agertuko jaku aurten euskal zirku ibiltaria. Lehen barrikuntzea: lehenengo aldiz Bizkaian ekingo deutso taldeak bireari, Durangon hasiko dalako 5. birea. Datozen asteotan jakingo dogu hurrengo hitzorduak non izango diran. Euskal Herri osoan ibiliko dira, baita orain arte bisitau bako eskualdeetan be eta tartean zirkurik sekula ikusi bako herrietara helduko dira.

Hala, Gure Zirkuak ilusino handiz iragarri ditu 2022ko birako lehen 10 saioak, Durangoko Otamotzena parkean eskainiko dituenak:

- Maiatzaren 6an, barikuan, 19:00retan.

- Maiatzaren 7an, zapatuan, 16:30ean eta 19:00retan.

- Maiatzaren 8an, domekan, 12:00etan eta 18:00etan.

- Maiatzaren 13an, barikuan, 19:00retan.

- Maiatzaren 14an, zapatuan, 16:30ean eta 19:00retan.

- Maiatzaren 15ean, domekan, 12:00etan eta 18:00etan.

Sarrerak: Interneten, hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu