Bertsoak eta literaturea 'Eztabaidak Literatureagaz XXI. Mendean' zikloan

Bizkaie! 2022-03-31 11:42   Kulturea

Apirilaren 5ean da hitzordua.

Bilboko Udaleko Bidebarrieta Kulturguneak hitzordua atondu dau bertsolaritzea eta euskal literaturea buztartzeko; 19:00retan hasiko dan ekitaldian parte hatuko dabe Jon Maia eta Onintza Enbeita bertsolariek eta gidari lanak ETB1eko Artefaktua programako aurkezle Yolanda Mendiolak egingo ditu.

Ondoko gaiak jorratuko ditue: bertsolaritzeak euskal literaturan dauen eragina; literatureak bertsoak sortzeko balio dauen ala ez; eta irakurleek edo entzuleek sormen-lanean eragiten ete daben.

Jon Maia

Kolaboratzaile lanak egin ditu egunkarietan eta gainerako argitalpenetan, idazle-lanetan dabil eta hainbat musika-taldetarako abesti-letrak idatzi ditu. Karidadeko Benta taldearen sortzailea eta kantaria izan zan. Bertsotan be badabil baina beste arte-jarduera batzuehaz be esperimentetan dau.

Onintza Enbeita

Bizkaiko Bertsolari Txapelketea irabazi eban 2018an. Kazetari lanbidez, telebistan eta Euskaldunon Egunkarian lan egin dau. Orain zutabegile da Berrian.

Sartzea doban da leku guztiak bete arte.

Bertaratzerik ez badago, aurkezpena streaming bidez jarraitu ahal izango da Bidebarrieta Kulturguneko YouTube kanalean.

Maskarearen erabilerea nahitaezkoa izaten jarraituko dau barruko ekimen guztietan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu