Euskal Eskola Publikoaren jaia, bagilaren 5ean, Bastidan

Bizkaie! 2022-03-31 07:45   Kulturea

Hazitik gora goiburupean dator.

29. Euskal Eskola Publikoaren jaia bart aurkeztu dabe Gasteizko Arte Eder Museoan; bertan egon dira Arabako Errioxako ikastetxe publikoetako ordezkariak, familiak zein zuzendaritza-taldeak, izan be, danak parte hartzen dabiz Jaiaren antolakuntzan. Lurdes Imaz EHIGE Euskal Herriko Ikasleen Gurasoen Alkarteko koordinatzaileak esan dau hirugarrenez badatorrela jaialdia. Gogoratu, 2019ko zemendian jaia aurkezteko prentsaurrekoa egin ebela Bastidako eskolan eta jaialdia atontzeko ekinaldi bi egin dituen arren, ezustekorik ez bada, aurten bai, bagilaren 5ean egingo da: 'Arabako Errioxak merezidu dau Euskal Eskola Publikoaren jai handi bat', azaldu dau Imazek. Jaia eta aldarrikapena buztartzea da asmoa eta ikastetxe publikoaren eguneroko lanari balioa emoteaz gan, beharrezko baliabideak eskatuko deutsee instituzinoei, ikasle guztiei kalidadeko hezkuntzea emon ahal izateko.

Aurtengo jaiaren egitaraua zehaztu barik dagoan arren, aurrerago jakinarazoko dabela adierazo dau Lurdes Imazek.

Programeari buruzko datu batzuk

Bastidako ondoko espazioetan egingo da Euskal Eskola Publikoaren jaia:

- Eskolan egingo da hasierako-ekitaldia.

- Herriko plazea jaiaren erdigunea izango da.

- Piszinak eta ikastola aurreko zelaigunea izango dira haur eta gazteentzako guneak.

- Frontoian, bazkaria.

- Irakaslearen plazea, Jaiaren Plazea: kultur-ekitaldiak.

- Kaleetan animazinoa.

Aurtengo Jaiaren jarduerak ez dira mugatuko bagilaren 5era, izan be, bagilaren 4rako programea atontzen dabiz, astegoiena Arabako Errioxara hurreratu gura dabenentzako. Horrezaz gan, jardunaldi pedagogiko bat egingo dabe maiatzean irakasle eta gurasoakaz eta abestia aurkeztuko dogu Aste Santuko oporren ondoren.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu