Hemen da XVI. BLV - ART, euskal konpainiak protagonista nagusi izango dituan jaialdia

Bizkaie! 2022-03-30 12:56   Kulturea

Input, DOOS Colectivo eta Gheada konpainien hiru estreinaldi eta Quemar las Naves-en estreinaldia Bilbon.

Bilboko Udalak barikuan, apirilaren 1etik 10era jarriko dau martxan XVI. BLV – ART, Bilbo Zaharreko hainbat espaziotan sorkuntza artistikoko formatu barriak erakusteko. Aurten be, proposamen eszeniko barritzaile onenez gozau nahi daben persona guztien topagune bihurtuko da jaialdia.

Abagoardiako adierazpide artistikoei lotutako programa hau Zubirik Plana, Udalaren Plan Bereziaren barruan kokatzen da, kulturearen alde Bilbo Zaharra, San Frantzisko eta Zabala birgaitzeko elementu eragile legez.

Aurten jantza garaikidea, performancea, musikea eta dramaturgia barriak dira nabarmen. Proposamen horreekaz batera, kontzertu-performanceak, musika esperimentala edo bideo-jantzea egingo dira.

San Frantziskoko Udaltegian, Bilborock Aretoan, BilbaoArteko espazioetan eta Berreginen Museoan, besteak beste, hamaika proposamen barritzaile izango ditugu, besteak beste, hiru erabateko estrainaldi: Input konpainiaren Play, DOOD Colectivoren Within eta Gheadaren El mejor de los mundos eta Euskadiko estreinaldi bat Éramos unos niños que escuchaban música en su cuarto, Quemar las Naves konpainiarena.

Inaugurazinoa apirilaren 1ean izango da Berreginen Museoan, Dani Hernández, Dereko Van Der Bulcke eta Emilio Manzanoren La Grieta kontzertu performatiboagaz. La Grieta lanean, artista horreek kontzertu analogiko/elektroniko bat eskainiko dabe, soinu-artea, performancea eta argiztapena nahasten dituana, ikerketa teoriko-praktiko batean oinarrituta: Ensayo sobre Grieta y Experimentación.

Jarduera guztiak doban izango dira lekuak bete arte, Bilborock-eko emonaldiak izan ezik.

Bilborock-eko sarrerak hemen eta emonaldia hasi baino 30 minutu lehenago lehiatilan egongo dira salgai 5 euroan.

DOOS Colectivoren Within, Bilbao Arten izango dan saiorako gonbidapena hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu