Osasunaren Mundu Eguna: 'Gure planetea, gure osasuna'

Bizkaie! 2022-03-29 12:04   Pil-pilean

2022ko apirilaren 7an da hitzordua.

2022ko Osasunaren Mundu Eguneko gaia gure planeta, gure osasuna da. 2022ko apirilaren 7an, Osasunaren Mundu Erakundeak munduko arretea planetearen eta gure osasunaren arteko interkonexinora zuzenduko dau. Egun horretan hasiko dan kanpainan, mundu osoko personei, komunidadeei, gobernuei eta erakundeei gure planetea eta gure osasuna babesteko hartzen dabizen neurriei buruzko istorioak konpartiduteko eskatuko jake.

Urtero legez, egun hori ospatzeko Itxartu Taldeak, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailagaz eta Getxoko Udalagaz alkarlanean, Getxo osoan zehar ibilaldi bat egingo dau apirilaren 3an, domekan, Algortako metroaren plazan 10:00etan hasita, Andra Mari eta Aixerrota aldera joateko eta, handik, Arrigunaga, Usategi eta Portu Zaharretik, kostaldea zeharkatzeko, Areetako Bizkaia Zubiko plazaraino.

8 kilometroko ibilbidea da, programautako bide osoa egin nahi badozu eta luzeegia dala begitantzen bajatzu, Ereaga hondartzako Turismo Bulegoan sartu zaitekez 11:00ak aldera, Areetarainoko ibilbidean dagozan 3 kilometroak alkarregaz egiteko.

Geugaz parte hartu nahi badozu, 10:00etan Algortako Metroko plazara hurreratu (8 km.) edo 11:05ean Ereagako Turismo Udal Bulegoan agertu (3 km.).

Baina egun horretan etorteko asmorik badozue, antolaketan lagundu zeinkie zenbat pertsona eta horren edadeak emailez bialduz.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu