2022-2023rako batxilergoan aurrematrikulea egiteko epea zabalik
2022-03-29 08:05 Pil-pileanIzen-emoteak martiaren 28tik apirilaren 8ra egin ahal izango dira.

Hezkuntza Sailak astelehenean, martiaren 28an edegi dau 2022-2023 ikasturterako Batxilergoan eskabideak aurkezteko epea, Euskadiko ikastetxe publiko nahiz itunpekoetan. Izena emoteko bide bi izango dira: ikastetxeetan bertan edo online, Hezkuntza Sailaren webgunearen bidez: www.euskadi.eus/hezkuntza.
2022-2023 ikasturtean Batxilergoa ikasteko aukerea eskaintzen daben 205 ikastetxe publiko nahiz itunpeko izango dira Euskal Autonomia Erkidegoan, ondorengo lau modalidade honetako bat ikasteko: Zientzia eta Teknologia Batxilergoa; Giza eta Gizarte Zientzietako Batxilergoa; Batxilergo Orokorra; edo Arteetako Batxilergoa. 2021-2022 ikasturte honetan 32.637 ikasle dabiz Batxilergoa ikasten Euskadin.
Kontuan hartu beharreko egutegia:
- Martiaren 28tik apirilaren 8ra: eskaerak aurkezteko epea (egun biak kontuan hartuta).
- Maiatzak 11: onartuen eta ez onartuen behin-behineko zerrendak argitaratuko dira.
- Maiatzaren 18ra arte: behin-behineko zerrendei erreklamazinoak egiteko epea.
- Maiatzak 25: onartuen eta ez onartuen behin betiko zerrendak argitaratzea.
- Bagilaren 20tik garagarrilaren 5era: matrikulea egiteko epea.
Batxilergoko onarpen eta matrikulazino prozesuaz informazino gehiago behar izan ezkero, jo Hezkuntza Sailaren webgunera.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!