XXII. Augustin Zubikarai Nobela Sariko deialdia martxan

Bizkaie! 2022-03-28 13:02   Kulturea

Irailaren 30era arte aurkeztu leitekez proiektuak.

Augustin Zubikarai zana, Ondarroan (argazkia: Udalbarriak.eus) | Ikusi handiago | Argazki originala

Elkar argitaletxeak eta Ondarroako Udalak XXII. Augustin Zubikarai Nobela Saria ipini dabe martxan, euskerazko literaturea zabaldu eta idazleei bultzadea emoteko asmoz. Nobelak idazteko proiektuak bialdu behar dira, eta irabazleak nobela osoa idatzi eta argitaratzeko laguntzinoa izango dau. Dirutan, 6.000 euro izango dira.

Interesa daben idazleek irailaren 30era arteko epea izango dabe proiektuak aurkezteko. Idatziko daben nobelearen lagin bat bialdu behar dabe, 2.000 eta 6.000 karaktere bitartekoa. Lanak, jatorrizkoak izateaz gan, euskeraz idatzita egon beharko dira.

Urrian emongo dabe irabazlearen barri. Ondoren, urtebeteko epea izango dau sarituak nobelea amaitu eta antolatzaileei aurkezteko. Epaimahaian Ana Urkiza, Leire Bilbao eta Xabier Mendiguren egongo dira.

Proiektuak mrey@ondarroa.eus posta elektronikora bialdu behar dira. Zalantzak be helbide horretan argituko deutsiez interesdunei, edo Elkarren (943 31 02 67 edo liburuak@elkar.eus).

 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu