Apirilaren 4an zabalduko dabe 2022ko disko eta liburu berriak aurkezteko epea

Bizkaie! 2022-03-28 10:58   Kulturea

Ahotsenean, Sormenen eta Literaturian 2022ko disko eta liburu barrien aurkezpenak izango dira.

Idazle, musikari, argitaletxe eta diskoetxe bidelagunok, Ahotseneak euskerazko liburu eta diskoei plaza barriak eskaintzeko bere ahaleginean, alkarlanari ekin eutson zuen 2018an Literaturiagaz (www.literaturia.eus) eta 2020an Sorkuntzen Galdakaoko Plaza barria dan Sormenegaz (www.sormene.eus).

Alkarlan horri ekinez, 2022.urtean be, Ahotseneak bere lekua izango dau bai Sormenen bai Literaturian be:

Sormene

Disko eta liburu barrien aurkezpenak.

Kultur Sorkuntzen Azokea

Maiatzaren 13 eta maiatzaren 14an gauzatuko dogu Sormene 2022ko udabarriko ekinaldia eta horretarako zuen disko eta liburu barriak bertan aurkezteko gonbita luzatu gura deutsuegu. Jasoko ditugun eskaerak honako erispideetan oinarritutako galbahetik iragaziko ditugu:

 Euskera hutsez argitaratutako lana izan beharko da.

 2022an argitaratutakoa.

 Genero ikuspegia aintzat hartuko da parekidetasuna bermatzeko.

 Lehen obra izateari garrantzia emongo jako sortzaile barriei lekua egiteko.

 Argitaletxe eta diskoetxeen arteko orekea bilatuko da.

 Lurraldetasuna: Euskal Herri osoko literaturea eta musikea erakustea garrantzitsua da.

Disko barriak

 Maiatzak 13, barikua, 18:00-20:30

 Maiatzak 14, zapatua 18:00-22:00

Liburu barriak

 Maiatzak 14, zapatua, 12:00-14:00

 Maiatzak 15, domekea, 12:00-14:00

Disko eta liburu barrien aurkezpen horreen osogarri, Sormenek Kultur Sorkuntzen Azokea atonduko dau eta hor musikarioi eta diskoetxeoi erakusmahai edo standak doban eskainiko deutseei prukzino lanak erakutsi eta saldu deizuezan.

Disko eta liburu barrien aurkezpenak Galdakaoko Kurtzeko plazan (udaletxe aurrean) jarriko daben karpa batean eskainiko ditue.

Kultur Sorkuntzen Azokea plaza berean dagoan Gandasegi ikastetxeko aterpean egongo da, karpatik metro batera.

Galdakaon 29.500 lagun bizi dira eta bertatik itsasora bitartean Euskal Herriko populazinoaren herena baino gehiago (Bilbo Handia, Ezkerraldea).

Ahotsenea eta Sormenekoontzat, eremu hori estrategikoa da euskerazko kulturgintzarako, kasu honetan, musikagintzarako. Egungo baino kulturzale eta musikazale gehiago lortu nahi baditugu, ekosisteman lan egin beharko da (zaleek, sortzaileek, atontzaileek, hedabideek, hezitzaileek..). Gu sinistuta gagoz etenbako alkarlan horretatik emoitza itzelak lortu geinkezala, euskerazko kulturgintzearen egoera makurraren aurrean dana dagoalako irabazteko, ekosisteman, alkarregaz lan eginda, sinkronizauta.

OHARRA: Kultur Sorkuntzen Azokan parte hartzeko ez da ezinbestekoa 2022ko disko edo liburuak izatea.

Literaturia

Liburu Azokea

Aurtengo Literaturian liburu barriak aurkezteko honako aukerak dagoz:

 Maiatzak 28, zapatua, goizean, 12:00-14:00 eta arratsaldean, 18:00-20:00

 Maiatzak 29, domekea, 12:00-14:00

Literaturiako aurkezpenak, liburu azokan bertan, aurreko urteetan legez.

Ekosisteman lan egiteko helburuari eutsiz, gu hasita gagoz bai Galdakaoko bai Zarauzko bai Euskal Herriko hainbat hedabidegaz alkarlanean Ahotseneak,
Sormenek eta Literaturiak alkarregazn egin asmo doguna konpartiduten ahalik eta herritar gehienakana heltzeko, zuen disko eta liburu barrien irismena biderkatzeko.

Erduzie ba, Sormenera eta Literaturiara zuen lan barriak zuzenean aurkeztu eta Azokan erakutsi eta saltzera. Izena-emoteko epea apirilaren 4an zabalduko da, goizeko 10:00etan, hemen:

www.ahotsenea.eus

Galderarik, dudarik edo bestelakorik badozue, idatzi edo deituguzue

 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu