Andrea González ikasleak, LH Harrobia ikastola (Bilbo), SpainSkills 2022 irabazi dau
2022-03-28 09:36 KultureaEuropeSkill eta WordSkillen be lehiatuko da.
CPES Harrobia BHIPko (Bilbo) 3D LHko, bideo-olgeta eta ingurune interaktiboetako zikloko ikasleak lehen postua irabazi dau SpainSkills 2022ko podiumean: Espainiako txapelduna da eta EuropeSkill eta WordSkillen (Shanghai) lehiatuko da.
SpainSkills
Hezkuntza eta Lanbide Heziketako Ministerioak trebetasun-lehiaketak atondu eta sustatzen ditu (skill ingelesez), Lanbide Heziketearen dibulgazino-tresna baliotsua eta ikasleak, irakasleak eta enpresak suspertzeko bitarteko bat osotzen dabenak.
WorldSkills International eta WorldSkills Europe gobernuz kanpoko alkarteak dira, irabazi-asmorik bakoak eta jarduera nagusia lanbide-heziketako lehiaketak urte birik behin atontzea da. Lanbide-heziketako erakundeak, enpresak eta lanbide-alkarte liderrak batzen ditue produkzino-sektore guztietan, honako helburu honeekaz: lanbide-trebetasunen bilakaereari buruzko informazinoa zabaltzea eta ezagutzea konpartidutea, kalidadea, barrikuntzea eta mundu osoko lehiakide eta adituen arteko kultura-trukea sustatzea.
Espainia erakunde horreetako kide danez, urte birik behin Lanbide Heziketako txapelketa nazional bat (Spainskills) atontzen da, Europako (EuroSkills) eta munduko (WorldSkills) lehiaketetan Espainia ordezkatzen daben lehiakide espainiarrak hautatzeko.
CPES Harrobia Ikastola BHIP, FP Bilbon
Harrobia Ikastola Lanbide Heziketako Zentroa ETHAZI izeneko etekin handiko zikloen ereduan sartuta dago. Ikaskuntza hau erronka eta proiektu errealetan oinarritzen da, esaterako, Nuclear Corps Play Station bideo-olgetearen sormena eta garapena 3D eta Bideo-olgetak goi mailako ikasleen eskutik. Horrezaz gan, errealidade birtualeko barrikuntza teknologikoko proiektuakaitik be Harrobia ikastola LHko ikastetxea nabarmendu daiteke.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!