Maiatzeko Plazako Amamen alkarteko buruak Gernika bisitau dau

Bizkaie! 2022-03-25 08:05   Kulturea

92 urteko Barnes de Carlotto hartu dabe Gernikako Batzar Etxean.

1976ko martiaren 24an, Indar Armatuek Argentinako agintea eskuratu eben, estadu-kolpearen bidez. Gaur, 46 urte geroago, Bizkaiak omenaldi berezia egin deutso Gernikako Batzar Etxean Estela Barnes de Carlotto Maiatzeko Plazako Amamen alkarteko presidenteari. Giza eskubideen aldeko emakume kolektibo horren buru, Argentinako diktadurearen ondorioz desagertutako ehundaka ume txiki, batzuk jaiobarriak, topau eta hareen senideei bueltetea lortu dau, horreetako bat, bere bilobea, Bizkaiko Batzar Nagusiak erakundearen egoitzan egon da.

Ana Otadui Biteri Bizkaiko Batzar Nagusiak erakundeko buruak 92 urteko Barnes de Carlotto hartu dau Gernikako Batzar Etxean. Bisitan dago Euskadin, Eusko Jaurlaritzako Bardintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saileko Giza Eskubideen, Biktimen eta Aniztasunaren Zuzendaritzearen eskutik. Otadui harro agertu da “giza eskubideen aldeko burrukan mundu mailako erreferentea dan emakumea Gernikan hartzeagaitik. Gomutearen, egiaren eta justiziaren alde burrukalari nekaezina, bere bizitza osoan giza eskubideak indar osoz defendidu dituana”.

Gomutea bizirik gordetearen garrantziari jagokonez, Batzar Nagusietako lehendakariak Barnes de Carlottok berak behin baino gehiagotan esan dauena gogorarazo dau, hau da, “oroimena ez dala ezabatu behar; gogoratu egin behar da, hori barriro jazo ez daiten. Gomutea galtzeak menpeko, katibu egiten gaitu esklabotzearen menpe ixten gaitu eta horrek diktadurak errepetiduteko arriskua dakar”.

Ekintzaile argentinarra, gaur egun Nortasunerako Eskubidearen aldeko Batzorde Nazionaleko koordinatzailea dan Claudia Carlotto alabeagaz eta 36 urte iraun eban eta 2014an amaitutako bilaketareen ostean topau eban bilobea berreskuratuagaz heldu da foru-urira, baita giza eskubideen alde burrukan dabizen Argentinako beste ekimen batzuetako ordezkariakaz be. Horren artean dagoz “Teatro por la memoria”, “Fondo Nacional por las Artes” eta “Casa Ana Frank para Argentina y Latinoamérica” izenekoak. Bertan izan dira, baita Ricardo Alfonsin Argentinak Espainian dauen enbaxadorea eta Monika Hernando Porres Eusko Jaurlaritzako Giza Eskubide, Biktimen eta Aniztasunaren zuzendaria be.

Gernikako Arbolea, Euskal Herriaren bakearen eta askatasunaren sinboloa, hazten dan lekua ezagutzeko bere familiagaz egindako bisita ofiziala, indarkeriaren biktima guztiei eta egoera normalera bueltau ahal izateko eta nortasuna aldatu jaken senideak berreskuratzeko lanean dabizen personei egindako autortza bihurtu da. Bisitea, 1976ko martiaren 24tik 1976ko abenduaren 24ra demokrazia ostu eban matxinada militarraren egunagaz bat etorrita Argentinan egiten dan “Egiaren eta Justiziaren aldeko Oroimenaren Egunean” egin da, hain zuzen be.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu