Javier Jareñok irabazi dau Tene Mujika Ilustrazino Saria

Bizkaie! 2022-03-24 08:56   Kulturea

Dulce Maria Feneren marrazkia izan da beste finalistea.

Ilustrazino irabazlea | Ikusi handiago | Argazki originala

Tene Mujikaren figurea eta poesia irudiz adierazoteko, naturea agertu nahi izan dau Javier Jareño murtziarrak, eta horri esker irabazi dau Tene Mujika Sariaren ilustrazinoen atala (literaturakoa be badago). Debako Udalak emoten dau saria.

Lan bi aurkeztu dira aurtengo deialdira, Jareñorena eta Dulce Maria Fene galiziarrarena. Ilustrazino biak Debako udaletxean ikusi ahal izan dira, publikoak gustokoenaren aldeko botoa emon deian. Behin epea amaituta, Jareñok 37 boto batu ditu, eta Fenek 22.

Tene Mujikaren zuri-baltzezko erretratua da Jareñoren ilustrazinoaren oinarria. Horren ganean, naturako elementuak sartu ditu, figureagaz bat eginez, eta kolorerik bako estiloari eutsita, era horretara siluetak gehiago nabarmendu daitezan. Eskuz egin eban hasikerako zirriborroa, eta digitalera pasau dau gero.

Honako hau ez da Javier Jareñok Euskal Herrian irabazi dauen lehenengo saria. 2021ean, Portugaleteko tira komikorik onenaren saria emon eutsien. Horrezaz gan, Galizian be saritu eben 2019an.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu