X. Serifalaris Muxikebarrin amaituko da

Bizkaie! 2022-03-24 08:26   Kulturea

Erreferentea dan diseinu grafikoari buruzko Biltzar profesionala.

Datorren apirilaren 1ean eta 2an amaituko da Serifalaris diseinu grafikoaren eta ikusizko kulturearen Biltzarraren hamargarren edizinoa Getxoko Muxikebarrin.

Euskadiko Diseinu Grafikoa Sustatzeko Alkarteak (Serifalaris), Getxoko Udaleko Sustapen Ekonomikoaren arloagaz eta Getxoko Marina Goñi eta Getxoko Freskue (Peio Atxalandabaso) bulegoakaz alkarlanean, diseinuaren eragile garrantzitsuen (EIDE, ISDesign) eta enpresa pribatuen (Estudios Durero, Mikeldi, Hotel Ige-retxe...) babesari esker, topaketa profesional horreen 10 urteko ibilbidean, 3.800 persona baino gehiagok, estaduko diseinuko 5 sarik eta Espainiako eta atzerriko 80 hizlarik hartu dabe parte. Aurtengo edizinoan 800 persona inguruk parte hartzea espero da.

Egun bitan, sektoreko adituek, baita nazinoarteko azterlan bitako ordezkariek be, programautako berbaldietan hartuko dabe parte. Parte-hartzaileen artean nabarmendu behar dira Javier Jaén, Pedro Almodovarren Madres paralelas filmaren kartel zentsuratuaren egilea edo Pepe Jimeno, Diseinuko Sari Nazionala.

Amaia Aguirre alkateak adierazo dauen legez, Serifalaris diseinu grafikorako eta sormenerako erreferentzia-puntu lez finkatutako Biltzar profesionala da, nazinoarteari ateak edegiten deutsozana. X. urteurrenean Getxorako ekitaldi estrategiko bihurtu da, Kultura eta Sormen Industrien eta Getxoko eta inguruko enpresen profesionalizazinoaren alde.

Marina Goñik eta Peio Atxalandabasok esan dabenez, Serifalaris diseinatzaileek eta diseinatzaileentzat atondutako Biltzar profesionala da. Horri esker, urtero etorri eta errepetiduten daben personen behar eta gustuakaz bat egin daiteke. Horrek antzeko beste topaketa batzuetatik bereizten gaitu eta erreferentziako hitzordu lez finkatzen gaitu holako ekimenak iragankorrak diran sektore batean.

Serifalarisaren hamargarren urteurreneko programea 2021eko irailean hasi zan eta hainbat esperientzia klandestino proponidu zituan, sarrerak agortu zituenak; zemendia eta urtarrila bitartean mentoretza-programa barri eta esklusibo bategaz jarraitu eban eta apirilaren 1ean eta 2an izango dau amaierea. Atontzaileek berbea emon dabe ezustekoak eta jaialdiaren amaiera oso berezia izango ditugula, jarraitzaileek gustuko daben bezela: Diseinuaren etorkizunari begiratuko deutsagu, Euskadin eta harago diseinuaren eta sormenaren inguruan komunidade indartsua sortzea lortu dauen jaialdiaren lanbidea eta hamar urteak ospatuko ditugu.

Egitaraua

Jaialdian honako honeek egongo dira: Pepe Gimeno, 2020ko Diseinuko Sari Nazionala; Txema Salvans erretratugilea, Perfect Day lanaren egilea, Mediterraneo kostaldeko agertoki degradatuetako aisialdiari buruzko 15 urteko lan artistiko eta dokumentalaren, eta Relajaelcoco branding estrategikoaren estudioa. Emakume diseinatzaile ugari be egongo da, horreen artean: Genie Espinosa, diseinatzailea, ilustratzailea Hoops komikiaren egilea, fantasia distopiko, feminista eta post millenial saritua; Inma Bermúdez diseinatzailea, IKEAren eta Lladróren kolaboratzailea, besteak beste; Nuria Vila, bere lan-prozesuetan
jasangarritasunagaz eta ingurumenagaz konprometidutakoa edo Rebeka Arce, Bilboko diseinatzaile gaztea, proiekzino handikoa eta ZINEBI edo Getxophoto-rako kanpainen egilea. Holandatik, Trapped un Suburbia estudioko arduradunak etorriko dira, Diseinuen Harry Potterrak izenez ezagunak, eta KesselsKramer agentziakoak.

Serifalaris jaialdiak aurreko edizinoetako ahotsetako bat berreskuratu nahi izan dau hamargarren edizino honetan. Haren espiritu jostagarrienari leial, sare sozialetako jarraitzaileen esku itxi eban aukeraketea eta Javier Jaenen aldeko botoa emon eban. Feroz 2022 Sarien 9. edizinoan, Almodovarren Madres paralelas filmerako kartela saritu eben eta 2021eko abuztuan polemikea eragin eban Facebookek zentsurau ebanean. 2020an, Forbes aldizkariak 100 espainiar sortzaileenetakotzat jo eban Jaen.

Sarrerak salgai dagoz jaialdiaren webgunean: www.serifalaris.com: 70 euroko prezioan egun biko pack-a, eta 40 euroko prezioan egun soltea.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu