Sahatsa Jauregik 'Aizkora' proiektuaren lan prozesua aurkeztu dau

Bizkaie! 2022-03-23 10:06   Kulturea

Babestu, 2021eko sorkuntzari laguntzeko programearen barruan dago.



Azkuna Zentroa
k, Bilboko Udaleko Gizarte eta Kultura Garaikideko Zentroak eta Sahatsa Jauregik Aizkora proiektuaren lan-prozedurea aurkeztuko dabe BAT Espazioan, hurren dagoan imajinario kolektiboan aizkorearen irudiak sortutako irudikapen ugarietatik ibilbidea.

Jauregitar Jose Ramon eta Jose Antonioren laguntzea izan dau Sahatsak, aizkoragilea lehena teknologiako irakaslea bigarrena. Lehenak Hachas Jauregi enpresea gobernetan dau, bigarrenak, Sahatsa eta Axel jarri eutsen izena seme-alabei: Hacha bat eta Axe bat.

Erakusketea apirilaren 24ra arte ikusi ahal izango da.

Aizkora geldialdi bat be bada denporan eta, holan, bide emongo dau batuko diran materialen bilduma bateratu ahal izateko, horreek lagungarriak izango baitira aizkora objektua ulertzeko, hainbat ezagutza-esparrutan dabizen esanguren hartzaile legez, azaldu dau sortzaileak.

Aizkora erakusketeak alkarrizketa formatuko eten bat proponiduko dau eta eten honetan, Miren Jaio arte kritikari eta ikerlariak Sahatsa Jauregi artisteagaz jardungo dau erakusketearen bueltan sortutako materialen inguruan. Berbaldia apirilaren 7an izango da, 18:30ean, Lantegia 2. BAT Espazioa aretoan, euskeraz eta sartzea doban izango da baina aurretik izena emon behar da.

Sahatsa Jauregi

Itaparica, Bahia, 1984, gaur egun Okela Sormen Lantegiko kidea da. Banakako eta taldekako erakusketa askotan parte hartu dau. Ondokosariak irabazi ditu: Gure Artea 2019, Ertibil-Bizkaia 2017 eta Gipuzkoako Artista Barrien Programa 2013.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu