Sol Agirre interioristeak hiru koadro emon deutsoz Bilboko Udaltzaingoari

Bizkaie! 2022-03-23 07:50   Kulturea

Abandoko Auzo-Ikuskaritzan jarri ditue.

Bilboko Ateak izeneko lanak Ver, mirar, observar izeneko erretratu-bildumakoak dira, 2021eko Expodistriton erakutsi ziranetako batzuk.

Kontuak kontu, bart instalau ditue, egileak gainbegiratuta eta Amaia Arregi Herritarren Segurtasuneko zinegotzia eta Abandoko Auzo-Ikuskaritzako agintariak bertan zirala (Elkano, 20 eta 22).

Koadro horreek Bilboko Ateak izenburua dabe (horreetako bi 50x70 zentimetrokoak dira eta bestea, 70x90 zentimetrokoa) eta 2021eko Expodistriton erakutsi ziran, Ver, mirar, observar erretratu-bildumearen barruan. Erakusketa horretan hainbat jatorritako ateen irudiak nagusitzen diran erretratu-collage batzuk batu zituan egileak.

Agirre autorearen eretxiz, erretratu horreek ingurunea begitu eta hausnarketea eragiten dabe, ate horreen atzean baitago bizitzea.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu