Uxue Alberdik 'Hili' aurkeztuko dau Bilbon

Bizkaie! 2022-03-21 12:51   Kulturea

Gaur, hilak 21, Bilbon, Elkar dendan (Iparragirre kalea, 26) aurkeztuko dau.

Uxue Alberdik eta Araiz Mesanzak sortu daben liburu ilustratuak heriotzea dau berbagai: Edade batetik aurrera, hil egingo garela ulertzen dogu, ulertzean saiatzen gara, horixe da proiektuak dakarren hausnarketarako proposamena. 

Umeak izan ditu gogoan Uxuek: Hilda egotea zer dan ulertzen saiatzen da umea eta igez egiten deutso zeozerk; liburuaren ekarpena, ostera, ez dago umeei mugatua, heriotzearen inguruko galdera-erantzunak ez diralako inoiz erabagita geratzen.

Arratsaldeko 19:00etatik aurrera, Loraldiaren barruan, ordubete inguruko saioa eskainiko dabe Bilbon, Elkar dendan (Iparragirre kalea, 26).

Uxue Alberdi (Elgoibar, 1984)

Bertsolari eta idazleak urteak daroaz literaturearen munduan. Hamaika liburu argitaratu ditu ume zein helduentzako, besteak beste, Aulki bat elurretan (2007) eta Euli-giro  (2015).

Ume eta Gazte Literaturako Euskadi Saria irabazi eban 2016. urtean, Besarkada  izenburuko lanari esker. Aurrerago, 2020an euskerazko saiakerearen Euskadi Literatura Saria irabazi eban Kontrako eztarritik lanagaz.

Araiz Mesanza (Gastezi, 1983)

Artista eta ilustratzailea da. Arte Eder ikasketak egin EHUn eta ondoren ilustrazino ikasketak amaitu zituan Bartzelonan, Escola Massanan.

Ilustratzaile lanetan dabil 2009tik eta 2016. urtean, barriz, Ediciones Armadillo sortu eban, autoedizinora bideratutako artsita kolektiboa.

2016tik Oslon (Norvegia) bizi da eta ilustratzaile lanak egiten segiduten dau.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu