Durangok 'Tontolapiko Eguna'ospatuko dau Aste Santuan

Bizkaie! 2022-03-21 11:04   Kulturea

Kaleak umorez betetea da asmoa.

Pandemiaren eraginez Topaklown bertan behera itxi ondoren, Durangoko Udalak eta Ganso&Cia konpainiak Tontolapiko Eguna atondu dabe apirilaren 16rako. Ekimen honen bidez, Aste Santuko oporretan herria animetan eban clown espiritu klasikoari eutsi gura deutse, edade edo adin guztietarako umorezko ikuskizunen maratoi bat eskainiz. Eguerdiko 12:00etan hasi eta gaueko 23:00ak artekoa izango da barrez eta algaraz betetako egitaraua.

Hitzorduaren aurkezpenean, atontzaileek azpimarratu dabe Topaklownen etenaldiak ez dauela Durango bere umore eta pailazokeria dosirik barik itxiko eta, horretarako, edade guztietarako bost ikuskizun eskainiko dira, doban: Barre egin gura dogu, ondo pasau eta jentea gozarazo eta, esangura horretan, pailazokerien maratoi bat atondu dogu apirilaren 16an, biziten gabizen gauza txar guztiak ahaztuteko, gaineratu dabe. Plan atsegina eskaini nahi dogu txango bat egiteko edota gure herrian egun polit eta dibertigarri bat igaroteko, beste urte batzuetan Topaklown egiten zan sasoian. Formatu barri honegaz, bisitari bakoxzak bere esperientziaren intensidadea planifikau leike, ikuskizunak bost ikuskizunetara joan ahal izateko edo gehien interesetan jakuzan formatuak hautatzeko programauta baitagoz. Gure ustez, idea erakargarria izan daiteke bai txangoan datozen familientzat, bai gazteentzat, bai bestelako bisitarientzat be. Datorren apirilaren 16an Durango barrez lehertuko dogu.

Ikuskizun gehienak aire zabalean egingo dira, esaterako Aurora Abasolo parkean, Ezkurdi plazan edota Barandiaran kalean. Azken ikuskizuna San Agustin Kulturgunean eskainiko da. Eguraldi txarra izan ezkero, ikuskizunak Landako Gunera eroango dira.

Ikuskizunak doban izango dira eta ez da aldez aurretik erreserbetako aukerarik izango.

Ikuskizunak

- GANSO & CIA. Durango. Babo Royal

Bideoa hemen.

- TOTI TORONELL. Katalunia. Libelula

Bideoa hemen

- STETS JAUNA. Danimarka. Lonely Orkestra

Bideoa hemen.

- Cia Cris-Is. Katalunia. Home

Bideoa hemen

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu