Gautegiz Arteagak Aste Santuko Pazkualekuetan izena emoteko epea zabaldu dau
2022-03-18 11:21 KultureaPazkualekuak apirilaren 11, 12, 13, 19, 20, 21 eta 22an egingo dira.
Gautegiz Arteagako Udalak, aurten be, Aste Santuan umeentzako udalekuak atondu ditu; 3 eta 12 urte artteko umeei zuzendutako jarduerea da, Jan eta Jolas goiburupean. Pazkualekuak apirilaren 11, 12, 13, 19, 20, 21 eta 22an egingo dira.
Gautegiz Arteagan Aste Santuko oporrak jardueraz beteta datoz umeentzako Pazkualekuei esker. Udalak atondutako kanpamenduak dira, umeen denpora librea modu didaktikoan bete eta, aldi berean, familiei lana eta familia bateratzen laguntzeko: Herria egiteko formula ezin hobea da, besteak beste, primeran pasetan dabelako eta jarduera entretenigarri eta didaktikoakaz gozetan dabelako. Eta, duda barik, lan egiten daben gurasoei alternatiba bat eskaintzen deutsegu. Gainera, geure umeek herrian aisialdiaz gozau deien planak eskaintzea Gautegiz Arteagaren etorkizuna eregiteko modu bat da, umeen hartu-emon soziokulturalak sendotzen laguntzen dogulako, baita hareen bitartez gurasoenak be, nabarmendu dau Gautegiz Arteagako alkteak, Juan Felix Naberanek.
Udalekua apirilaren 11, 12, 13, 19, 20, 21 eta 22an egingo da. Aurten gai nagusia Jan eta Jolas izango da eta, beraz, jarduerak gastronomiagaz, olgetakaz eta euskal kultureagaz lotuta egongo dira. Kultur Etxea izango da jardueren gune nagusia, 3 eta 12 urte bitarteko umeei zuzendutakoak, goizeko ordutegian, 10:00etatik 14:00etara.
Prezioa 30 eurokoa da eta aldez aurretik udal Kultur Etxean izena emon behar da. Seme edo alaba bat baino gehiago apuntetan daben familiek 20 euro pagauko ditue bigarrenagaitik eta 10 euro hirugarrenagaitik. Izena emoteko epea martiaren 31n amaituko da eta izen-emote orriak interesatuen eskura dagoz bai udalaren webgunean bai Kultur Etxean be. Erroldatutako umeek lehentasuna izango dabe.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!