UPV/EHUko Unibersidade Orientazinorako hiru azoketatik azkena, Bilbon

Bizkaie! 2022-03-18 10:51   Pil-pilean

Unibersidade-aurreko ikasleei gradu eskaintzea aurkeztea eta ikasketen aukeraketan laguntzea dau helburu.

Zapatuan, martiaren 19an, goizeko 9:00etatik 14:00etara, Euskal Herriko Unibersidadeak egingo dituan Unibersidade Orientazinorako hiru azoketatik (EHUazokea) azkena egingo dau. Donostian azokea martiaren 5ean izan zan eta Gasteizen hilaren 12an.

EHUazokea, Euskal Herriko Unibersidadeko Unibersidade Orientazinorako Azokea, aukera parebakoa da etorkizuneko ikasleek UPV/EHUk 2022-2023 ikasturtean eskainiko dituan graduko ikasketak eta unibersidadean sartzeko prozedurea hurretik ezagutzeko. Aurten, EHUazokeak bere presentzialtasuna berreskuratu dau, arreta berezia jarriz osasun-neurriei eta bertaratutakoen osasuna jagoteari.

EHUazokearen hiru jardunaldietan fakultade eta eskoletako irakasleek informazino saioak emongo ditue taldeentzat eta banako atentzinoa be eskainiko da. Holan, unibersidade aurreko ikasleek gure unibersidadea eta graduko ikasketen eskaintzea hobeto ezagutu ahal izango dabe eta etorkizunean unibersidadeko ikasketei buruz dituen duda guztiak argitzeko aukerea izango dabe.

Eva Ferreira errektoreak azokea bisitauko dau zapatuan eta medioei erantzungo deutse 11:00etan, Ekonomia eta Enpresa Fakultadeko (Sarriko) hall nagusian.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu