'Arquitecturas (Re)visitadas' erakusketea zabalik
2022-03-18 08:30 KultureaBilboko EHAEO-ren Bizkaiko ordezkaritzan (Mazarredo Zumarkalea, 69) dago.
Inaugurazinoan erakusketearen inguruko berbaldi eta bisita gidatuak izango dira Ana Amadoren eta Andrés Patiñoren eskutik.
EHAEOren Bizkaiko Ordezkaritzeak Ana Amado arkitekto eta erretratugile galiziarraren Arquitecturas (re)visitadas erakusketea hartzen dau. Lan horren barruan sortu da edukia irudietan laburbatzen dauen eta Estaduko mobimentu modernoaren arkitekturearen maisulanen ikuspegia emoten dauen erakusketea.
Erakusketeak, danetara, XX. mendeko Espainiako arkitekturearen ikuspegi bi erakusten dituen 54 erretratu batzen ditu, mobimentu modernoaren aitzindariena eta kolonizaznio-herrixkena.
Lehenengo blokean, zuri-baltz hutsean, XX. mendeko Madrilgo arkitekturako obra handiak jasoten dira, besteak beste, Fisacen Cedex eraikina, Alejandro de la Sotaren César Carlos Ikastetxe Nagusia edo Dominguezen eta Torrojaren Arnichesko Zarzuelako Hipodromoa.
Egilearen berbetan, akaso herritarren begiradatik kanpo dagozan arren arkitekturetako XX. mendeko maisulanak diranetara egindako bisitak dira eta, holan, lan honegaz omenaldi edo aintzatespen barria eskaini gura jake.
Aurreko arkitektureagaz alderatuta, beste arkitektura baten bizi-kolorea, aurreko mendearen erdialdean Espainiako geografiako ibai-arro nagusietan ugaritu ziran kolonizazino-herrixkena, topauko dogu.
Danetara, gerra zibilaren ondoren nekazaritzako mantenua suspertzeko asmoz 60.000 familia migratzaile hartu zituen 300 herrixka izan ziran.
Erakusketeak, ia beti momentu haretako arkitekto adierazgarrienek proiektau zituen horreetako hogeita hamar baten barri emoten dau.
Apirilaren 13ra arte, astelehenetik barikura, 09:00etatik 14:00etara. Sartzea librea da.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!