Zazpi dira urteko libururik gogokoena hautatzeko bidean

Bizkaie! 2022-03-17 12:34   Kulturea

Nork irabaziko ete dau 111 Akademiaren saria?

2020ko 111 Akademiaren Saria Pello Lizarraldek irabazi eban. | Ikusi handiago | Argazki originala

Juan Kruz Igerabide, Eider Rodriguez, Itxaro Borda, Lander Garro, Irati Goikoetxea, Kirmen Uribe eta Alberto Ladron Aranaren lanak pasau dira bigarren bueltara

2021. urteko 111 Akademiaren Saria erabagi ahal izateko 111 Akademiak amaitu dau bere lehenengo botazino txandea, urtarrilaren erdian martxan jarri eta zezeilaren 27ra arte zabalik izan zana. Lehenengo botazinoan boto gehien jasotako zazpi obrak ondokoak izan dira:

• Juan Kruz Igerabideren DONEANEKO ALABA.

• Eider Rodriguezen ERAIKUNTZARAKO MATERIALA.

• Itxaro Bordaren EURI ZITALARI ESKER.

• Lander Garroren FAITH.

• Irati Goikoetxearen HERRIAK EZ DU BARKATUKO.

• Kirmen Uriberen IZURDEEN AURREKO BIZITZA.

• Alberto Ladron Aranaren MENDEKUAREN HAZIA.

Lehenengo botazino txandan Eider Rodriguezen Eraikuntzarako materiala eta Alberto Ladron Aranaren Mendekuaren hazia izan ziran boto gehien izan zituenak baina ez batak ez besteak ez eban lehenengo txandan saridun izentetako behar dan botoen % 30 lortu. Egoera horretan, beraz, 111 Akademiaren arautegiaren arabera, boto gehien jaso daben bost obrak pasau beharko litzatekez bigarren botazino txandara, hau da, aitatutako biak eta boto gehien jaso eben hurrengo hirurak. Baina Rodriguezen eta Ladron Aranaren lanen atzetik bost liburu egozan boto kopuru bera jasota; beraz, bardinketa hori apurtzerik ez dagoanez, aurten zazpi lan pasau ditue bigarren bootazino txandara.

Gauzak holan dirala, 2021. urtean euskal literatureak itxitako uzta zabaletik zazpi horreek izan dira urteko libururik gogokoena hautatzeko bidean lehenengo botazino txandea gainditu eta bigarrenera igaro diranak.

Kontuak kontu, martiaren 27a baino lehen bialdu beharko dabe akademiakideek horreetako baten aldeko botoa. Bigarren buelta horretan libururen batek jasotako botoen % 40 bereganatuko baleu, 111 Akademiak horixe izentauko leuke 2021eko saridun. Kopuru horretara heltzen dan lanik ez balego, barriz, boto gehien jasotako biak finalera pasauko litzatekez.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu