Martiak 24: Argentinako Egiaren eta Justiziaren aldeko Memoriaren Nazino Eguna

Bizkaie! 2022-03-17 10:39   Kulturea

Maiatzeko Plazako Amonak alkartearen eskutik ospatuko dau Sabino Arana Fundazinoak.

Bilboko Campos Eliseos antzokian, 19:00etatik aurrera, Estela Barnes de Carlotto alkarteko buruari alkarrizketa batzuk egingo jakoz; Ignacio Montoya Carlotto pianista eta musikagileak joko dau; eta Contracciones antzezlanaz gozetako aukerea be egongo da, Marta Betoldi eta Laura Azcurra aktoreen eskutik.

Urtero-urtero, martiaren 24an, Egiaren eta Justiziaren aldeko Memoriaren Nazino Eguna ospatzen da Argentinan, 1976ko martiaren 24tik 1983ko abenduaren 10era arte iraun eban azken diktadura militarraren biktimak gogoratzeko. Urteurren horretan, argentinarrek memoria landu eta herritarrak kontzientziau nahi ditue, giza eskubideen urraketak eta estatu-kolpeak barriro jazo ez daitezan.

Memoria lantzeko kulturea. Martiak 24, Egia eta Justiziaren aldeko Nazino Eguna Argentinan izenburuaren harian, Sabino Arana Fundazinoak, Maiatzeko Plazako Amonakaz alkarlanean, hainbat jarduera atondu ditu Bilboko Campos Eliseos antzokian, 19:00etatik aurrera. Estela Barnes de Carlotto alkarteko buruari alkarrizketa batzuk egingo jakoz: Carlottok bizitzearen erdia baino gehiago emon dau desagertutako eta bahitutako senitartekoak berreskuratzeko ahaleginetan eta giza eskubideen urraketak salatzen; saioan, memoriaren garrantziaz jardungo dau. Sufridutako guztiaren memoriaz, bai eta egindako bidebakokerien erantzuleez be. Bada, iragana ahaztutea biktimak abandonauta ixtea da eta bidebakokerien aurrean amore emotea; eta, holan, bidea zabaltzen da igarotako sasoietan egindako giza eskubideen urraketak etorkizunean barriro be jazo daitezen.

Maiatzeko Plazako Amonen alkartea 1977an sortu zan, Argentinako azken diktaduran desagertutako neska-mutil guztiak topau eta jatorrizko familiei bueltetako helburuz. Erregimen militarrak edade eta gizarte-maila guztietako 30.000 persona desagerrarazo zituan. Ehunka ume bahitu zituen edo euren amen gatibualdian jaio ziran. Egindako kalkuluen arabera, militarrak desagertutakoen 500 seme-alaba inguruz jaubetu ziran eta adopzinoan emon edo saldu egin zituen.

Estela Barnesen kontu interesgarriak entzun ondoren, Ignacio Montoya Carlotto pianista eta musikagileak berreskuratutako 114. bilobeak, musikea eskainiko dau.

Azkenik, Laura Azcurra eta Marta Betoldi antzezleek Contracciones, amatasunaz eta nortasunaz hausnartzeko antzezlan hunkigarria,eskainiko deuskue.

Edozein sartu daiteke antzokira, jarleku guztiak bete arte.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu