Muguruza Mani-fest, Fermin Muguruzaren abesti ezagunenen barrikusketak ardatz

Bizkaie! 2022-03-17 09:59   Musikea

Kontzertua martiaren 26an izango da, Bilboko Kafe Antzokian.

Fermin Muguruzaren abesti mitikoak gaurko sasoietara ekarri eta hiru sortzaile-talde arduratuko dira horrezaz: Juantxo Arakama + Asmathic Band; La Basu + Basatiak taldea; eta azkenik Nerea Erbiti, Ion Celestino eta Eskola Ergatiboa alkarlanean egongo dira. Ikuskizun berezia martiaren 26an izango da, Bilboko Kafe Antzokian.

Loraldia Festibala 2020rako atondutakoa zan baina urte horretan pandemiaren eztandeak festibala bete betean atrapau eta bertan behera itxi behar izan zan.

Muguruza komandantearen betiko kantuak, gaurko ikuspuntutik Fermin Muguruzaren kantuak belaunaldi bateko soinu-bandea izan dira eta horregaitik Negu Gorriak eta komandantearen izenagaz plazaratu diran hamaika kantu hartu eta gaur egungo euskal musikariek euren ikuspuntutik berrinterpretauko dituie.
Izar & Star ekimenagaz alkarlanean atondutako ikuskizuna izango da.

Parte-hartzaileak:

Egungo hiru sortzaile eta bere taldeak ikusiko doguz oholtzan, Muguruzaren kantu mitikoak euren begiradaz eskaintzeko:

Juantxo Arakama eta Asmathic Band

Juantxo Arakama abeslari gipuzkoarra da, Glaukoma rap-reggae taldeko abeslaria, izan be, glaukoma taldeko kiderik ezagunena da tolosarra. Taldeagaz rap-reaggaea landu izan dau, baita taldetik kanpo be: kolaborazino ugari egin ditu eta parte hartzen dauen kantu bakotxari ikutu berezia emoten deutso.

La Basu eta Basatiak

Elena Caballero, La Basu, rap abeslari bizkaitarra da. Txikitatik gustau jako musikea eta orain dala 30 urte luze hasi zan rap estiloa jorratzen. Euskal Herriko lehenengoetako emakume raperoa da eta 1999. urtean Jungla Urbana taldea sortu eban, emakumez osotutako musika taldea. 2013. urtean 3 abesti kaleratu zituan, lehenengo diskoaren aurrerapena, hain zuzen be. Disko horrek Aire es vida dau izena eta urte bi
aurrerago argitaratu eban.

Emakume gitxi dagoz raparen munduan eta gitxiago euskeraz rapeoak egiten dabenak eta, horregatik, 2017. urtean Ni naiz izotz erregina diskoa plazaratu eban, euskara hutsean dagoan diskoa.

Nerea Erbiti, Ion Celestino eta Eskola Ergatiboa

Nerea Erbiti eta Eskola Ergatiboa taldeak musika tradizionala dabe ardatz eta inprobisazino kolektiboa eta NeoSoula tresna legez erabilten dabe.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu